Wake-boarda[1] uretako kirola da. Taula baten gainean irristatzen da uraren gainean, eta kirolaria palonier izeneko soka batekin eramaten dute txalupa batetik, uretako motor batetik edo dorre- eta polea-sisteman (eski-kablea).

Wake-boardeko akrobazia

Uretako eskiaren eta snowboarden arteko konbinazio bat da, eta arraste-txalupa sortzen duen lorratzetik (ingelesez: wake) hartzen du izena.

29-39 kilometro orduko abiadurara iristen da, uraren baldintzen, riderraren pisuaren, tamainaren eta taularen kurbaduraren arabera. Jauzi eta akrobazia ugari egin daitezke.[2]

Erreferentziak aldatu

  1. Euskalterm: [Kirol-materialak Hiztegia] [2009]
  2. (Gaztelaniaz) Trucos de wakeboard. .

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.