W. L. Gore and Associates

W. L. Gore and Associates Gore-Tex ehunaren ekoizlea da. Enpresa Bill eta Genevive Gore senar-emazteek sortu zuten 1958an Delawaren. Robert W. Gore sortzaileen semeak aurkitu zuen egoera batzuetan tratatutako politetrafluorethilenoa material mikroporotsua eta benetan gogorra bihurtzen zela. Gaur egun, enpresak ekoiztutako fluoropolimerozko produktuak industria mota anitzetan erabiltzen dira, hala nola elektronikan, medikuntzako produktuetarako edo puntako ehunetan. Izan ere, Gore-Tex asmatzeagatik Robert W. Gore AEBetako asmatzaile hoberenen artean kokatu zuten 2006an[1]

W. L. Gore and Associates
Datuak
Motaerakunde komertziala
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Zeren jabe
Armacor (en) Itzuli eta Gore-Tex
Historia
Sorrera1958
Sortzailea
Bill Gore (en) Itzuli
webgune ofiziala

Gore metodoa aldatu

Horretaz gain, enpresa ospetsua da bere ekoizpen-sistema bitxiagatik, Gore metodoagatik hain zuzen ere. Izan ere, Bill Gorek egitura laueko erakundea sortu zuen, non nagusirik ez dagoen. Lankide guztiek titulu bera daukate: bazkidea (ingelesez associate). Agintariak izatekotan, liderrak daude, baina bazkideek haiei kasu egitea ala ez erabakitzeko eskubidea daukate. Lantoki txikietan lan egiten da (gehienez 150eko langilekoetan), eta ez dago hierarkiarik ez aurretik ezarritako agindu edo komunikazio kanalik, nonbait guztiek elkar ezagutzen baitute.

Kanpo estekak aldatu

Erreferentziak aldatu