Vršič pasabidea (və͡ɾˈʃiːt͡ʃ ahoskatua, eslovenieraz: Prelaz Vršič, italieraz: Passo della Moistrocca, alemanez: Werschetzpass) Esloveniako mendate ezaguna da, Juliotar Alpeak zeharkatzen dituena. 1.611 metrotako altuera hartzen duenez Esloveniako mendate garaiena da.

Vršič mendatea
Datu orokorrak
Garaiera1.611 m
Motamendate
Geografia
Map
Koordenatuak46°26′10″N 13°44′41″E / 46.436°N 13.7448°E / 46.436; 13.7448
MendikateaJuliar Alpeak

Etimologia aldatu

Vršič izenak "tontor txikia" esan nahi du.

Historia aldatu

1915ean ireki zuen Eugen artxiduke austro-hungariarrak, Lehen Mundu Gerran Isonzo fronteko tropak ornitzeko helburuaz. Gerra-preso errusiarrek eraiki zuten eta 2006an Ruska cesta (errusiarren bidea) izena hartu zuen. Hauen omenez eliza errusiar ortodoxoa ere eraiki zen albo batean.

1918an Austria-Hungariako Inperioa desegin zenean Italia eta Jugoslaviaren arteko muga izan zen 1945ean mugak birdefinitu ziren arte.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu