Ireki menu nagusia

BiografiaAldatu

Igeri egiteaz gainera, anatomia, fisiologia eta heziketa fisikoa ikasi zituen. Igor Koshin izan zuen lehenengo entrenatzailea. Hark, hasieran, arazoak besterik ez omen zizkion ikusten Salnikovi; denborarekin, ordea, lan gogorra egin, eta, 1974an, Sobietar Batasuneko markarik onenak lortu zituen Salnikov gazteak 400 eta 1.500 metrotan.

Montrealgo Olinpiar Jokoetara joan zen 1976an, eta bosgarren izan zen 1.500 metrotan. Europako errekorrak lortu zituen 800 eta 1.500 metrotan, eta distantzia horretako txapeldun izan zen 1979an. 1980an, Estatu Batuek Moskuko Jokoei egin zieten boikota kolpe latza izan zen, baina, hala ere, urrezko bi domina eta brontzezko bat eta munduko errekorrak lortu zituen. 1986. eta 1987. urteak beheraldi-urteak izan ziren. Nolanahi ere, Seuleko Jokoetan (1988an), urrezko domina bat eta errekor berri bat lortu zituen. Handik urtebetera, igeri egiteari utzi, eta Sobietar Batasuneko taldeko entrenatzaile izan zen. 1990ean utzi zuen kargu hori.

ErreferentziakAldatu