Viva la Quinta Brigada (abestia)

Viva la Quinta Brigada (euskaraz Gora Bosgarren Brigada) Christy Moore abeslari irlandarrak sortutako abestia da. Bere gaia 1936ko Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuten irlandarren nondik-norakoak dira: bai Espainiako Bigarren Errepublikaren alde (Frank Ryan eta Irlandar Bosgarren Brigada) nahiz Francisco Franco diktadorearen alde (Eoin O'Duffy eta Ator Urdinak) borrokatu ziren irlandarrak aipatzen dira, nahiz eta abestia bera Errepublikarren aldekoa zen Irlandar Bosgarren Brigadaren aldeko gorazarre garbia den. Abestia bera Espainiar Gerra Zibilean zehar Connolly Column gudarostean parte hartu zuen Michael O'Riordan beteranoaren bizipenetan oinarrituta dago.

Viva la Quinta Brigada (abestia)
The Dublinersen abestia
Egilea The Dubliners
Ezaugarriak
Genero artistikoa protesta abestia

Abestian zehar errepikatzen den lelo nagusiak honela dio:

« "Viva la Quinta Brigada! No Pasaran!", the pledge that made them fight
"Adelante!" is the cry around the hillside
Let us all remember them tonight

"Gora Bosgarren Brigada! Ez dira pasako!", borrokara bultzatu zituen zina
"Aurrera!", muino inguruko ohiua da
Gau honetan horiek denak gogora ditzagun
»

Kanpo estekakAldatu