Viva Suecia Indie talde espainiarra da. Jatorriz Murtzian sortu ziren, 2013an.

Viva Suecia
Taldearen partaideak.
Datuak
JatorriaMurtzia
Musika motaIndie-rock
Rock alternatibo
Pop
Shoegaze
Urteak2013-gaur egun arte
Produkzioa
Diskoetxea(k)Universak Music
Taldekideak
Rafa Val
Jess Fabric
Alberto Cantúa
Fernando Campillo
Informazio gehigarria
https://www.vivasuecia.com
Facebook: vivasuecia Twitter: VivaSuecia Youtube: UC4aS6_d2wzwNY6lo3kOQ_ow Spotify: 57s0ep3eNSg81D7ZxiuHbC Musicbrainz: 7cf4537a-6c0f-47f9-827b-c4cc830cab92 Discogs: 4891646 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Izenaren oinarria Fernando Campillo bateria-jotzailearengandik dator, eta bere Suediako post-rock taldeekiko maitasuna. Azaldu dutenez, «Izenak herrialde nordikoaren kutsua izatearen ideia gustatu zitzaien lau kideei, harik eta egun batean, festan, norbaitek zera esan zuen arte: "Gora Suedia!".[1]

2014an, taldea osatu eta zazpi hilabetera, Viva Suecia EPa argitaratu zuten, bost kanturekin eta Paco Románen (Neuman) ekoizpenarekin. Subterfuge Records diskoetxeak sinatuta, La Fuerza Mayor (Ezinbesteko kasua) lehen albuma atera zen, binilozko eta CDzko diskoan argitaratua, 2016ko otsailean. 2017ko martxoan bigarren diskoa kaleratu zuten, Otros Principios Fundamentales (Bestelako oinarrizko printzipioak). Jaialdi entzutetsu askotan jo izan dute, hala nola Cruïlla Barcelona Jaialdian, Mad Coolen, Benicasimeko Nazioarteko Jaialdian eta Sonorama-Riberan.[2]

2019ko urriaren 4an, El Milagro (Mirakulua) diskoa atera zuten, eta arrakasta handia lortu zuen, salmenten zerrendan bigarren postura iritsiz. Lan hau aurkezteko, 'Showcases' batzuk egin zituzten herrialde osoan zehar, baita diskoak bezala bataiatutako bira bat ere, Espainia osoko areto eta jaialdietan kontzertuak emanez.

2022ko martxoaren 24an atera zen No Hemos Aprendido Nada (Ez dugu ezer ikasi) bere laugarren diskoaren lehen aurrerapena. Lan horretan, Leiva abeslariarekin kolaborazioa jaso dute, "Cuando el mundo apriete" (Mundua estutzen duenean) abestian, alegia.[3]

Taldekideak aldatu

Taldean lau musikari aritzen dira:[4]

Diskografia aldatu

Albumak aldatu

Urtea Album Diskografikoa Ekoizlea
2016 La Fuerza Mayor Subterfuge Paco Román (Neuman)
2017 Otros principios fundamentales Subterfuge Carlos Hernández
2019 El Milagro Subterfuge Carlos Hernández

EP aldatu

Urtea Album Diskografikoa Ekoizlea
2014 Viva Suecia Clifford Records Neuman

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu