Ireki menu nagusia

Vita Andersen (Kopenhage, Danimarka, 1944ko urriaren 29a) daniar idazlea da.

Vita Andersen
Bizitza
Jaiotza Kopenhage1942ko urriaren 29a (77 urte)
Herrialdea  Danimarka
Hezkuntza
Hizkuntzak daniera
Jarduerak
Jarduerak autorea, idazlea eta poeta
Jasotako sariak
IMDb nm1201410

Europako iparraldeko egungo emakume idazleen ordezkari berezia da. Haurtzaroan askotan sartu zuten gizarte arazoak dituzten haurrentzako babes-etxeetan, eta haren idazlanetan islatzen da horren eragina. 1970eko hamarkadan hasi zen bere idatziak argitaratzen eta ia berehala erakarri zuen irakurlegoa, oso era xumean deskribatzen baitzituen barne-barneko esparruak eta gizonaren eta emakumearen arteko gatazka.

Bere emakumezko ikuspegian, haurtzaroko, familiako eta beste zenbait barne arazo, egoera politiko eta sozialarekin loturik daudela salatzen du Andersenek; arazoak konpondu nahi badira, beraz, aitortu eta onartu egin behar dira, eta horretarako behar-beharrezkoa da argitara ematea. Ikuspuntu hauek guztiak, bere lanik onenetakotzat jotzen den Eduki mokoa itxita eta izan emakume ederra (1978) obran agertzen dira.

BibliografiaAldatu

  • Tryghedsnarkomaner (1977)
  • Hold kæft og vær smuk (1978)
  • Næste kærlighed eller Laila og de andre (1978)
  • Elsk mig (1980)
  • Det er bare ærgerligt (1981)
  • Kannibalerne (1982)
  • Hva'for en hånd vil du ha
  • Petruskas laksko (1989)
  • Sebastians kærlighed (1992)
  • Coco (1997)
  • Get a life (2003)
  • Anna Zoe (2006)
  • Sig det ikke til nogen (2012)

ErreferentziakAldatu