Vimyko gailurreko gudua

Vimyko gailurreko gudua (Ingelesez: Battle of Vimy Ridge) Arrasko guduaren parte izan zen, 1917ko apirilaren 9tik 12ra, Lehen Mundu Gerrako testuinguruan. Borrokaren zati nagusia Kanadako Armadako lau dibisiok zuzendu zuten, Lehen Armada-Gorputzaren partekoak, Alemaniako VI. Armadako hiru dibisioren aurka. Vimyko gailurreko guduak Arrasko guduaren hasiera adierazi zuen, fronte zabalago batean gertatu zena. Eraso orokorraren helburua Alemanen erreserbak Frantziako indarrengandik urruntzea zen, Aisne eta Anderreen Bidean (Chemin des Dames) lerroan zehar zenbait egun geroago erasoaldi erabakigarri baterako prestatuz, Nivelle Ofentsiba izenez ezagutu dena.[1]

Vimyko gailurreko gudua
Lehen Mundu Gerra
Mendebaldeko Frontea
The Battle of Vimy Ridge, Richard Jack-en margolana
Data1917ko apirilaren 9a - apirilaren 16a
LekuaVimy - Pas-De-Calais - Frantzia
Koordenatuak50°22′46″N 2°46′26″E / 50.3794°N 2.7739°E / 50.3794; 2.7739
EmaitzaKanadiarren garaipena
Gudulariak
 Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
* Kanadako agindupeko lurra
 Alemaniar Inperioa
Buruzagiak
Britainia Handia Julian Byng Alemaniar Inperioa Ludwig von Falkenhausen
Indarra
4 Kanadiar dibisio eta Britainiar dibisio 1 3 dibisio
Galerak
3.598 hildako, 7.004 zauritu Ezezagunak, 4.000 gerra-preso

Kanadako Armadak Vimyko lur garaiak harrapatu behar zituen, Arrasko frontearen iparraldeko hegalean. Mugiendu honek hegoalderago zeuden Lehen eta Hirugarren Armada britainiarrak alemaniarren su zuzenetik babestuko lituzke. Bonbardaketa zuzen batek lagunduta, Kanadako Armadak gaillurraren zatirik handiena harrapatu zuen lehen egunean. Thélus herrixka bigarren egunez erori zen, Vimyko mendixkaren gailurra bezala. Alemaniar erresistentzia, momentura arte nabarmena, inguruko irtenune zabal bat konkistatzean amaitu zen. Azken helburua, Givenchy-en-Gohelle herrixkaren kanpoaldean zegoen mendixka gotortu bat apirilaren 12an kanadarren eskuan geratu zen. Alemaniako VI. armada Oppy - Méricourt lerrora erretiratu zen.[1]

Historialariek Kanadako Armadaren arrakasta berrikuntza tekniko eta taktikoei egozten diote, baita planifikazio zorrotzari, artilleriaren laguntza indartsuari eta prestakuntza zabalari. Are gehiago, Alemaniako VI. Armadak defentsa-doktrina berria behar bezala aplikatzeko izan zuen ezintasunari ere. Vimyko guduan Kanadako Espedizio Indarreko lau dibisioek elkarrekin borrokatu zuten lehen aldiz, eta Kanadako lorpen eta sakrifizio nazionalaren sinbolo bihurtu zen. 1917ko gudu-zelaiaren 100 hektarea Canadian National Vimy Memorial oroimenezko parke eta leku gisa erabiltzen da gaur egun.[2]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Barris, Theodore. (2007). Victory at Vimy: Canada comes of age, April 9-12, 1917. Thomas Allen Publishers ISBN 978-0-88762-253-3. (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).
  2. «Canada Treaty Information - View Treaty - E102661» web.archive.org 2013-09-21 (Noiz kontsultatua: 2024-07-21).

Kanpo estekak

aldatu