Vienako metroa
Vienako metroa (alemanieraz: U-Bahn Wien), Austriako Viena hiriko garraiobide publikoa da. 1978ko otsailaren 25ean zabaldu zen eta gaur egun metro-sareak bost linea eta 78,5 kilometro dauzka.
2011. urtean 567,6 milioi bidaiarik erabili zuten.
Lineak
aldatuLinea | Kolorea | Ibilbidea | Luzera | Geltokiak |
---|---|---|---|---|
U1 | gorria | Reumannplatz - Leopoldau | 14,5 km | 19 |
U2 | morea | Karlsplatz - Seestadt | 16,8 km | 20 |
U3 | laranja | Ottakring - Simmering | 13,4 km | 21 |
U4 | berdea | Hütteldorf - Heiligenstadt | 16,4 km | 20 |
U6 | marroia | Siebenhirten - Floridsdorf | 17,3 km | 24 |
Argazkiak
aldatu-
Volkstheater geltokia.
-
Metroan erabilitako bi tren motak.
-
U2 lineako geltokia.
-
Spittelau geltokia (1995ean).
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Metroari buruzko webgunea.
Artikulu hau Garraioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |