Ireki menu nagusia

Victor Stempf[1] (Gernsbach, 1841eko martxoaren 7a - Bordele, 1909) alemaniar euskalaria izan zen. Alemaniarra jaiotzez, gazterik joan zen Bordelera bizitzera. Lakonbek hiru multzo egin zituen haren euskal lanetan. Hasieran, izkribu iberiarrak irakurtzen saiatu zen euskararen bidez. Gero, idazle klasikoak argitaratu zituen: Etxepare, Oihenart eta Iztueta, esaterako. Etxepareren lana, gainera, alemanera itzuli zuen, eta filologia aldetik aztertu zuen. Azkenik euskal aditzari buruz lan jakingarri batzuk idatzi zituen Euskara Berlingo aldizkarian. Stempfen iritziz, Schuchardtentzat bezala, euskal aditza pasiboa da. Vinsonekin batera argitaratu zuen Saint Julien d´Antioche (1891) izeneko pastorala.

Victor Stempf
Bizitza
Jaiotza 1841eko martxoaren  7a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Bordele1909 (67/68 urte)
Jarduerak
Jarduerak hizkuntzalaritza


ErreferentziakAldatu