Ireki menu nagusia

Vicente Zorita Alonso (Ponferrada, 1920 - Santurtzi, 1980) ETAren terrorismoaren biktima bat da[1], Eusko Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan Aliantza Popularreko hautagaia izan zena[2].

Vicente Zorita
Bizitza
Jaiotza Ponferrada1920
Herrialdea  Bizkaia
Heriotza Santurtzi1980ko azaroaren  14a (59/60 urte)
Heriotza modua gizahilketa: bala zauria
Hiltzailea Euskadi Ta Askatasuna
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta bulegaria
Enplegatzailea(k) Bizkaiko Labe Garaiak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Alianza Popular

Eduki-taula

Biografia Aldatu

1980ko azaroaren 14an, ETAk Vicente Zorita Alonso hil zuen Santurtzin.[3] Urte bereko martxoan, Aliantza Popularraren zerrendan hirugarrena izan zen, Eusko Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan. Gainera, hogeita hamar urte baino gehiago zeramatzan Bizkaiko Labe Garaietan lan egiten, enplegatu administrari moduan. Ezkonduta zegoen eta lau seme-alaba zituen. Hil zutenean 60 urte zituen.

HilketaAldatu

1980ko azaroaren 14ko gauean, ETA talde terroristak Vicente Zorita bahitu eta hil zuen.[4] Aldez aurretik lapurtutako ibilgailu batean eraman zuten. 23:00ak aldera, gazte batzuek Vicenteren gorpua aurkitu zuten, ahoz behera, aurpegia estalita, balaz josia eta odola zeriolarik, Kabiezesko auzotik gertuko bide batean, Santurtzin. Berehala Udaltzaingoei deitu zieten. Udaltzaingoen ondoren, Polizia Nazionaleko kide batzuk ere iritsi ziren, epaileari eta forentseari abisua eman ziotenak. Gorpuak gutxienez zazpi bala-zauri zituen, horietako bat buruan. Hiltzaileek balaz jositako gorpua lurrean utzi zuten, muturreko moduan ahoan Espainiako bandera bat jarrita. Ikerketek ondorioztatu zutenez, terroristek Vicente atzetik metrailatu zuten eta ondoren, buruan tiro bat eman zioten. Biktimak bere dokumentu pertsonalak gainean zeramatzan, horien artean, Aliantza Popularreko kide-txartela. 00:30ak aldera hilotza altxatu zuten eta anbulantzia batek Vicenteren gorpua Basurtuko Ospitale Zibilaren biltegira eraman zuen. 20:00ak inguru, etakideek urdin metaliko koloreko Citroen CX Pallas bat lapurtu zuten Portugaleteko María Díaz de Haro kalean. Ibilgailu hori hurrengo egunean aurkitu zuten, 3:00rak aldera, Portugaleteko Buenavista auzoan.

Atentatu honek ez zuen zigorrik izan. Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren arabera, hilketa behin-behineko largespen egoeran dago.[5]

Hilketaren hurrengo egunean, Egin egunkariak aditzera eman zuen Santurtziko ETA militarrak atentatuaren autoretza aldarrikatu zuela, egun horretan bertan, gaueko 23:30ak aldera egindako telefono-dei anonimo baten bitartez.[6] Erakunde terroristak aitortu zuenez, “Vicente Zoritari elkarrizketa sakona egin ondoren, heriotza eman” zioten. Horrez gain, aldarrikapenak hurrengo oharra bidaltzen zion AP alderdiari: “ohartarazten diegu Aliantza Popularreko kideei, Olarrak langileekin ez negoziatzeko jarrerarekin jarraitzen badu, aste bat barru AP-ko kideak hiltzen hasiko garela, bere planteamendu ideologikoekin bat egiteagatik. Hortaz, zuzenean leporatzen dizkiegu haiei Olarrak esparru horretan hartutako erabakiak”.[7] Hilketa eta lau egun beranduago, 1980ko azaroaren 18an, Egin egunkariak ETAren adierazpen berri bat argitaratu zuen, hilketaren autoretza berretsiz. Bertan, ETA militarrak azpimarratzen zuen “heriotza eman aurretik Vicente Zoritarekin elkarrizketa izan zuela” eta abisu berri bat bidali zion “Aliantza Popularrari eta sektore oligarkikoari beren jarrera autoritarioa uzteko, langileriaren bidezko aldarrikapenen aurkako xantaia, mehatxuak eta estrategia errepresiboak alde batera utziz, eta langile mugimenduaren aurkako gehiegikeria eta bidegabekeria politikei behin betiko uko egiteko, bai eta Euskadiko hegoaldean deskapitalizazioa eta kaos ekonomikoa ezartzeko politikak baztertzeko”.

Momentuz, hilketa honen egileen nortasuna ezezaguna da.

ErreferentziakAldatu

  1.    .
  2.    .
  3.    .
  4.    .
  5.    .
  6.    .
  7.    .

BibliografiaAldatu

  • (Gaztelaniaz) MERINO, A., TXAPA, A., Raíces De Libertad. 83-91 horrialdiak. FPEV (2011). ISBN 978-84-615-0648-4