Vicenta Lorca Romero

maistra

Vicenta Lorca Romero (izen osoa: Vicenta Jacoba María de la Concepción Carmen de la Santísima Trinidad) (Granada, 1870eko uztailaren 25aMadril, 1959ko apirilaren 9a) XIX. mendeko maistra izan zen. Isabel Garcia Lorca irakasle eta idazlearen ama izan zen, baita Federico poetarena ere.[1]

Vicenta Lorca Romero
Bizitza
JaiotzaGranada1870eko uztailaren 25a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1959ko apirilaren 9a (88 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Federico García Rodríguez (en) Itzuli
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakschoolmaster (en) Itzuli
Familiaren udako etxea, San Vicente baratzean (Granada),

Biografia aldatu

Haurtzaroa eta gaztaroa aldatu

Lorcako emakume ospetsua, Granadako Realejo auzoan jaio zen 1870eko uztailaren 25ean. Bere ama, Concepción Romero Lucena, Santa Fe-koa zen (Granada) eta aita, Vicente Lorca González, Vicenta jaio baino hilabete bat lehenago hil zen (1870-07-25); beraz, ama eta alaba amaren aitona-amonen mende egon behar izan zuten.[2]

Bernardo Lorca amaren aitona hil zenean, 1883an, Granadako Recogidas izeneko kaleko Calderón ikastetxean sartu zen, gero Regina Mundi ikastetxea deiturikoan.[3] Ikastetxe hori mojek zuzentzen zuten, eta neska umezurtzak eta baliabiderik gabeak hartzen zituzten, barnekoak zein kanpokoak, ikasteko aukera izan zezaten.[4] Leku horretatik oso hurbil Tertziario Karmeldarrek babestutako Santa Maria Egipziarraren Beaterioa zegoen, 1956an eraitsi zutena, eta hango geletako batean Mariana Pineda Muñoz heroi granadarra egon zen 1831n. Horren inguruan kondaira ugari zebiltzan, eta, seguru asko, Vicentak horien berri izan zuen ikasle egondako urteetan.[5] Urte batzuk geroago, 1927ko ekainaren 24an, Federico García Lorcak Margarita Xirguren antzerki-konpainiarekin eta Salvador Dalíren eszenografiarekin estreinatuko zuen, XIX. mendeko Espainian zaharberritze absolutistaren aurkako erresistentziaren irudi horren bizitzan oinarritutako obra homonimoa, hau da Maria Pineda, garrotean hil zuten emakumearen bizitzan.

Lehen eta bigarren hezkuntza bukatuta, Vicenta Lorcak 1888 eta 1890 bitartean egin zituen ikasketak Irakasle Eskola Normalean. 1890ean Lehen Hezkuntzako Maistra Titulua lortu zuen, eta bi urte geroago, 22 urte zituela, bere lehen destinoa lortu zuen, Fuente Vaquerosko (Granada) Neskatoen Eskolan maistra hasi baitzen. 1892an, herri horrek 1.491 biztanle besterik ez zituen.

"22 urteko gaztea zen, txikia eta delikatua, begi ederrez betea. Aurpegian ilargi-konstelazioa zuena, lehen semeak jasoko zuena, izaera erreserbatu, adimentsu eta zuhurrekoa".[6]

1893ko urriaren 1ean hil zen Vicentaren ama, eta irakasle gaztea bakarrik geratu zen. Valderrubioko apaiza, Enrique García Palacios, bere babesle bihurtu zen orduan. Apaiz hori García Rodríguez familiarekin ahaidea zen eta sasoi hartan ezagutu zuen senarra.[3]

Ezkontza eta ondorengoak aldatu

1897ko abuztuan Federico García Rodríguezekin ezkondu zen. Federico García Rodríguez Granadako Vega de Granadako finka eta laborantzako lursail batzuen jabe aberatsa zen. Haren lehen emaztea Matilde Palacios Ríos izan zen, 1894an hil zena. Fuente Vaquerosen, Vicenta Lorcak 1897ko abendura arte jardun zuen irakaskuntzan. Hile horretan, Federico García Lorca seme nagusia izango zenaren haurdunaldiarekin batera, irakasle izateari uko egin zion, eta 1898ko ekainaren 5ean jaio zen Federico.[7]1900ean jaio zen senar-emazteen bigarren semea, Luis, bi urte geroago hil zena. Ondoren, Francisco idazlea (1902-1976), Concha (1903-1956) eta Isabel irakasle eta idazlea (1909-2002).

Familia-bizitza aldatu

García Lorca familia lasai bizi zen Fuente Vaquerosen. Etxean nagusi zen giro lasaia Federicok hauxe aipatu zuen, Nire herria izeneko lanean:

"Ia ez zen eguzkia ateratzen, eta nik neuk sentitzen nituen etxeko lanen trajina eta gañanen oinetako sendoak patioan. Ametsen artean, ardiak beeka eta behien jetzi beroa hautematen nituen... Batzuetan, gona-zarata oso leuna. Gure ametsa maitasunez zaintzen zuen nire ama zen. Gero, aita gelan sartu, eta maitasunez musu ematen zigun, astiro eta arnasketa jasoz, esnatu nahi ez bagintu bezala…".[8] Federico García Lorca

Granadara joan zirenean, 1905etik 1909ra bitartean, Vicenta eta bere familia Valderrubion, Granada ibarreko herrixka txikian, senarrak lur batzuk zituen lekuan bizi izan zen.[9]

 
García Lorca familiaren etxea (Valderrubio)

Hantxe, etxe horretan bizi zela, Federico eskolara joan zen, eta lehen antzoki ibiltaria ezagutu zuen, genero horrekiko interesa piztu zuena, etorkizuneko sormen-bokazioaren hazia.

 
Laborantzako lurrak Valderrubion (Granada)

1926ra arte, uda pasatzeko lekua ere izan zen.[10] 1926tik aurrera, hauxe izan zen familiaren uda eta berrelkartzeko lekua 1936ra arte.[11] 1909an, García Lorca senar-emazteek Granadan finkatu zuten beren bizilekua, seme-alabek bigarren mailako ikasketak jarrai zitzaten (gero Madrilera ere joan ziren arrazoi beragatik), eta 1925ean "Huerta de los Mudos" hartu zuten, "Huerta de San Vicente" izenarekin San Vicentaren omenez .

Hantxe idatzi zituen Federicok bere obra garrantzitsuenetako batzuk: Romancero Gitano, Doña Rosita la soltera, Bodas de sangre, El público, etab. 

Urtero, uztailaren 18an, San Federiko Eguna ospatzen zuten baratzean, aitaren eta seme nagusiaren onomastika zela eta. Hala ere, 1936ko urtean tragediaren leku bihurtu zen.

Kontrolik gabeko koadrilen erregistro bortitz eta jarraituen aurrean, Federico handik joan eta Luis Rosales poetaren lagunaren etxean babestu zen. Etxe horretan zegoela, abuztuaren 16an, Ramón Ruiz Alonso CEDAko diputatu ohiak gidatutako talde fakzioso batek atxilotu eta Gobernu Zibilera eraman zuen. Egun horretako goizaldean, Vicentak eta haren familiak zorigaiztoko albiste bat jaso zuten: Manuel Fernández Montesinos, Concha alabaren senarra, fusilatu egin zuten Granadako hilerriko tapia ondoan.

Bi egun geroago, bere semea, Federico hil zuten Víznar eta Alfacar elkartzen dituen sakanean.

Erbesteratzea aldatu

1936ko abuztuaren 18an Federico hil ondoren, Lorca familiak Espainia utzi eta New Yorkera joan zen 1940an. AEBn bizi ziren Gloria Giner de los Ríos Garcia eta Fernando de los Ríosek andra-gizonek hartu zituzten. Garai bateko adiskidetasuna zuten lagun, eta, denborarekin, Lorca familiarekin ahaidetu egin ziren Laura de los Ríos Giner alaba Francisco García Lorca idazlearekin ezkondu baitzen.

Espainiara itzultzea aldatu

Vicenta Lorca, bere seme-alabekin eta bilobekin batera, Espainiara itzuli zen 1951n. Madrilen finkatu zuen bere etxea eta ez zuen inoiz Granadara joan nahi izan. 1959ko apirilaren 9an hil zen eta Madrilgo San Justo Sakramentalaren hilerrian lurperatu zuten.

Lanak aldatu

  • Vicenta Lorcak Federico semeari egindako gutunak (Víctor Fernández argitaletxea, Bartzelona, RBA, 2008).

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «La madre de Lorca, una maestra ejemplar» abc 17 de julio de 2020.
  2. «Vicenta Lorca Romero» Universo Lorca.
  3. a b Hoy, Granada. (12 de abril de 2009). «La madre vulnerada» Granada Hoy.
  4. Diario Granada Hoy (1-11-2010)
  5. «La calle Recogidas, una calle con 60 primaveras» Ideal 2 de abril de 2016.
  6. (Gaztelaniaz) Hoy, Granada. (2009-04-12). «La madrevulnerada» Granada Hoy (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).
  7. Correa Ramón, A.: Mater et Magistra. Reconstrucción de la trayectoria profesional de Vicenta Lorca. Málaga, Anacleta Malacitana XXXVI, 1-2-2013
  8. «García Lorca, Federico: Mi pueblo. Madrid. H. Kliczkowski. 2005 - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-03-27).
  9. «Fundación Federico García Lorca» www.garcia-lorca.org.
  10. Valderrubio en Lorca. Casa Museo de Federico García Lorca
  11. «HUERTA DE SAN VICENTE» www.culturandalucia.com.

Bibliografia aldatu

  • López, M.A. (1999). Vicenta Lorca Romero: Alumna de la Escuela Normal de Granada y maestra de Fuente Vaqueros. Granadako Diputazioko Federico García Lorca Patronatua. 

Kanpo estekak aldatu