Vicenta Juaristi Eguino

Boliviar iraultzailea

Vicenta Juaristi Eguino (La Paz, Bolivia, 1780ko apirilaren 3a - 1857ko martxoaren 14a) Amerikako independentziaren heroia izan zen. Úrsula Goyzueta eta Simona Manzaneda kreoleekin batera, "La Pazen imajinario kolektiboan jarraitzen dute, zapalkuntza kolonialaren aurkako borrokaren ikur gisa"[1]

Vicenta Juaristi Eguino

Bizitza
JaiotzaLa Paz1780ko apirilaren 2a
Herrialdea Bolivia
Heriotza1857ko martxoaren 14a (76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakiraultzailea

Biografia aldatu

Bere ama erditzean hil zen, handik gutxira aita hil eta umezurtz gelditu zenez, Pedro Eguino nebak hazi zuen, askatasun idealetan eta sentimenduetan trebatuz. Oso gaztea zela ezkondu zen Rodríguez Flores de Picónekin. Bere lehen senarra epidemia batek jota hil zenean, Mariano de Ayoroarekin ezkondu zen.

Iraultzaile ibilbidea aldatu

1809an, Vicentak bere ondasunak eta aberastasun handia iraultzaren zerbitzura jartzea erabaki zuen eta bere etxea abertzaleen zenbait bilera klandestinoren erdigune bihurtu zen.

Urte haietan harreman sentimentala izan zuen José Calderón y Sanjinésekin, zeinek Ayacuchon Mariscal Sucre-rekin batera borrokatu zuen, eta ondoren, Peru Garaiari independentzia eman zion Chuquisacako Akta sinatu zuen. Batasun horren ondorioz, haien lehen semea, Pedro, jaio zen.

Matxinatu izendatua, hainbat aldiz kartzela zigorra ezarri zioten. José Manuel de Goyeneche jeneralak Cuzco-ra erbesteratu zuen sei mila pesoko isuna jartzeaz gain, halere, gero La Pazera itzuli ahal izan zuen, Río Abajoko bere landetxe batean errefuxiatuz.

Mariano Ricafort-ek berriz, heriotza-zigorra ezarri zion, nahiz eta La Paz herritarren laguntza herrikoiari eta hainbat errege-bururen esku-hartzeari esker zigorrik handiena saihestu zuen. Horren truke, diru-zigor handia eta Cuzco-ra betirako erbesteratzea jasan zuen.

Independentzia Gerra amaitu zenean, 1825eko abuztuaren 18an Vicentak hiriaren urrezko giltza eman zion Simón Bolívarri, baita bere enkarguz egindako harribitxiz jositako zilarrezko girlanda ere askatzailearekiko esker oneko adierazgarri gisa.

Heriotza aldatu

1857ko martxoaren 14an hil zen 72 urte zituela.

Aitortzak aldatu

  • Hil zenean, Jorge Córdova jeneralaren gobernuaren eta populazio zibil, militar eta eliztar osoaren hileta ohoreak jaso zituen.
  • La Paz hirian bere oroimenari eskainitako plaza bat dago Víctor Hugo Barrenecheak zizelkatutako eta 1975eko abenduaren 11an inauguratutako Vicentaren estatua batekin.[2]
  • 2020an omenaldia jaso zuen Pazeko Heroismoaren Egunean beste 10 emakume heroirekin batera. 1809ko uztailaren 16ko Iraultzan Errepublikaren independentziaren alde gogor borrokatzeagatik.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Las valientes mujeres y su rol en la independencia de Bolivia» El País Tarija (Noiz kontsultatua: 2021-01-20).
  2. (Gaztelaniaz) «Vicenta, la mujer de la revuelta de 1809» www.paginasiete.bo (Noiz kontsultatua: 2021-03-14).
  3. «Las heroínas de la Revolución del 16 de Julio fueron conmemoradas en el Día del Heroísmo Paceño» Agencia Municipal de Noticias 2020-01-29 (Noiz kontsultatua: 2021-01-17).

Kanpo estekak aldatu