Vibia Sabina
Vibia Sabina (86-136 edo 137), Erromatar Inperioko enperatriza izan zen, Hadriano enperadorearen emaztea eta urruneko lehengusina. 86 inguruan jaio zen, Salonina Matidia, Trajano enperadorearen iloba eta Luzio Vibio Sabinoren alaba, kontsul mailakoa. Sabina, bere amona, ama eta Matidia Minor ahizpa eta bere ahizpaordeekin batera, Trajano eta honen emazte Ponpeia Plotinaren familiaren etxean bizi eta heziak izan ziren.
Vibia Sabina | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | 86 | ||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||
Heriotza | 136 (egutegi gregorianoa) (49/50 urte) | ||
Hobiratze lekua | Sant'Angelo gaztelua | ||
Familia | |||
Aita | Lucius Vibius Sabinus | ||
Ama | Salonia Matidia | ||
Ezkontidea(k) | Hadriano | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Antoniar leinu | ||
Jarduerak | |||
Hadrianorekin ezkondu zen 100ean, Plotina enperatrizak eta Salonina Matidiak hala eskatuta. Ezkontzak, Hadrianoren enperadore izateko aukerak sendotu zituen, Trajanoren oinordekoa izango zena hau hil ondoren, 117an. Ezkonbizitza, baina, ez zen zoriontsua izan. Ez zuten seme-alabarik izan.
128an, Augusta titulua eman zitzaion. 136 edo 137an hil zen, Hadriano baino lehenago. Ez da ezagutzen bere heriotzaren arrazoia. Badaude zurrumurruak, Hadrianok pozoitu zuela diotenak, baina ez dago hori hala izan zela frogatzen duten frogarik.