Venus Flytrap (Thailandiako taldea)

Venus Flytrap Thailandiako pop musika taldea izan zen. 2005ean sortua, emakume transgeneroz (Thailandian kathoey deritzetenak) bakarrik osatutako boskotea zen. Taldekideak Sony BMG disko-etxeak aukeratu zituen 200 hautagaitik 2005ean.[1]

Venus Flytrap
Datuak
JatorriaThailandia
Musika motaPop
Urteak2005 - 2010
Produkzioa
Diskoetxea(k)Sony BMG
Taldekideak
Bobo (Hot Venus)
Gina (Naughty Venus)
Taya (Kool Venus)
Mew
Bell Nuntita
Lehengo taldekideak
Nok (Posh Venus)
Amy (Sweet Venus)
sonybmg.co.th…

Venus Flytrap disko-etxe batetik kontratu bat sinatu zuen kathoeyz bakarrik osatutako lehenengo musika-taldea bihurtu zen Thailandian; munduan bigarrena, Hego Koreako Lady taldearen ondoren.

2007an Nok-ek eta Amy-k taldea utzi zuten arrazoi pertsonalak zirela medio. Haien ordez Mew eta Bell Nuntita sartu ziren, Venus Flytrap Search For the Missing Puzzle izeneko telebista-lehiaketako garaileak.

Diskografia

aldatu
Izenburua Diskoaren xehetasunak Abesti zerrenda
Visa for Love
  • Argitaratze-data: 2006ko abenduaren 22an

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Golingai, Philip. (2007ko otsailaren 3an). «‘Katoeys’ hit the music scene» The Star Online (Noiz kontsultatua: 2017ko uztailaren 26an).

Kanpo estekak

aldatu