Ireki menu nagusia

Nuntita Khampiranon (thailandieraz: นันทิตา ฆัมภิรานนท์), Bell Nuntita bezala ezaguna, (Nakhon Ratchasima, Thailandia, 1983ko abenduaren 20a) thailandiar emakumezko abeslari, aktore eta DJ transgeneroa da. 2007an Venus Flytrap Search For the Missing Puzzle izeneko telebista-lehiaketan parte hartu zuen, non partaideek lehiatu behar zuten Venus Flytrap kathoeyz bakarrik osatutako musika-taldeko bi taldekide ohi ordezteko. Nuntita eta Mew izeneko lehiakidea garaile atera ziren eta taldeko kide berriak bilakatu ziren. Nuntitaren ospea Thailand's Got Talent telesaiotik datorkio, bertan ahots-trebetasuna erakutsi baitzuen emakume ahotsarekin abesten hasiz eta gizonezko ahotsera aldatuz.

Bell Nuntita
Bell Nuntita at VERY TV (cropped).jpg
Bizitza
Jaiotza Nakhon Ratchasima Itzuli1983ko abenduaren  20a (35 urte)
Herrialdea  Thailandia
Jarduerak
Jarduerak Disk Jockeya, abeslaria eta aktorea
Genero artistikoa popa
Ahots mota baritonoa
Musika instrumentua ahotsa
Diskoetxea Sony BMG

Transexualitatea Thailandian beste herrialdeetan baino ohikoagoa den arren, Bellek ez zuen lan erraza izan familiak bere genero-nortasuna onartzea. Aita militarra eta honen seme bakarra izateagatik, oso egoera zailak bizi izan behar zituen familiak onartu zuen arte.