Venus, Vulkano eta Marte

Venus, Vulkano eta Marte Tintoretto italiar margolariaren margolan bat da. Oihal gaineko olio-margolaritza teknikaz margotua dago. 135 cm garai eta 198 cm zabal du. 1555 aldera margotua izan zen, eta, gaur egun, Alemaniako Munich hiriko Alte Pinakothek museoan ikusgai dago.

Venus, Vulkano eta Marte
Jatorria
Sortzailea(k)Tintoretto
Sorrera-urtea1555
IzenburuaVulkan überrascht Venus und Mars
Mugimenduamanierismoa
Veneziako eskola
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak135 (altuera) × 198 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa eta biluzia
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaAlte Pinakothek (Munich)
BildumaBavariako Estatuko Margo-Bilduma
Inbentarioa9257

Sandro Botticelli bezalako Pizkundeko marrazkilariek ordurako Greziar mitologiako Venus eta Marte jainkoen arteko maitasuna ordurako gai gisa erabiltzen zuten. Baina Tintorettoren eskuetan margolan honetan idealismo neoplatonikoa dena tonu erotikoko eszena bihurtzen da. Venus etzanda dago eta bere senarra den Vulkano zaharrak hurbildu eta bere emaztearen pubisa estalgabetzen du. Atzean, sehaskan, Kupido lotan dago, eta ohe-azpian Venusen maitalea, Marte, ezkutatzen da. [1]

Margolanean asimetria handia nabaritzen da. Margolariak begirada hondora, eskuinera, gidatzen du, solairu-lauzen perspektiba baliatuz. Vulkanoren irudia atzeko ispiluan islatzen da, eta bere moldaketa indartsuak Michelangeloen eragina frogatzen du. Bestalde, Venus goi ezker aldetik behe erdialdeko gunera dagoen diagonalean dago ezarria, eta gizon-itxura apur bat du. Tintorettok modelo gisa Tizianoren Andromeda margolana hartu zuela uste da. [1]

Margolan honen zirriborro bat Berlingo kalkografien kabinetean gordetzen da; bertan Marte eta Kupidoren figurak falta dira.[1]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Los maestros de la pintura occidental, Taschen, 2005, pág. 183, ISBN 3-8228-4744-5

Kanpo-estekak

aldatu