Venera 8 (errusieraz Венера-8) Sobietar Batasunak 1972ko martxoak 27an jaurtitako froga atmosferikoko eta landerdun espazio zunda bat izan zen. Venera Programaren zati zen. Bere tresnen artean, tenperatura, presio, argi sentsoreak, altimetroa, gamma izpi espektrometroa, gas aztertzailea eta irrati igorgailua zeuden.

Venera 8
Fabrikazioa
FabrikatzaileaNPO Lavochkin (en) Itzuli
Historia
AurrekoaVenera 7
HurrengoaVenera 9
Espazio jaurtiketa 1972ko martxoaren 27a
Garaia 1972ko martxoaren 27a
Loss of signal 1972ko uztailaren 22a
Soft landing 1972ko uztailaren 22a
KudeatzaileaNPO Lavochkin (en) Itzuli
Honen parteVenera Programa
Masa1.180 kg eta 495 kg

Ontziak, 117 behar izan zituen Artizar planetara iristeko, bidaiaren erdialde inguruan, 1972ko apirilak 6 inguruan, ibilbide zuzentze bat jasan zuelarik, busetik bananduz, izpi kosmiko detektagailu bat, eguzki haize detektagailu bat eta izpi ultramoreen espektrometro bat zituena. Atmosferan, 1972ko uztailak 22an sartu zen. Bere abiadura, segundoko 11600 metrotik segundoko 250 metrora jaitsi zuen airebalaztarekin. 2,5 metroko diametroa zuen paratxut bat, 60 kilometroko altueran ireki zen, eta hozte sistema bat, barneko osagaiak hozteko erabili zen. Venera 8ak, jaisten ari zen bitartean datuak igorri zituen, lurreratu eta 11 segundora, igorpenak huts egin zuelarik.

Kanpo estekak aldatu