Venasqueko bataiotegia

Venasqueko bataiotegia (frantsesez: Baptistère de Venasque) Merovingiarren garaian, VI. mendean, Vaucluse Frantziako departamenduaren Venasque herrian, Proventza-Alpeak-Kosta Urdina lurraldean, altxatutako bataiotegia da. Garai erromanikoan berreraikia izan zen. 1840tik Monumentu Historikoaren izendapena du.[1]

Venasqueko bataiotegia
 Monumentu historikoa
Kokapena
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Proventza-Alpeak-Kosta Urdina
DepartamenduaVaucluse
Frantziako udalerriVenasque
Koordenatuak43°59′49″N 5°08′44″E / 43.997°N 5.14554°E / 43.997; 5.14554
Map
Historia eta erabilera
Izenaren jatorriaJoanes Bataiatzailea
IzenaJoanes Bataiatzailea
Arkitektura
EstiloaArte aurre-erromanikoa
Ondarea
Mérimée IDPA00082204

Historia aldatu

Jatorriz, leku berean, ziur aski, tenplu erromatar bat zegoen. Zeini eskainita ote zegoen ez dago garbi: Diana, Venus edo Merkurio izan zitekeen. VI. mendean bataiotegia eraiki zen. Tradizioaren arabera Lérinsgo monasterioaren San Siffreinek altxatzeko agindua eman zuen. Siffrein Venasqueko apezpikua izan zen.[2]

Bataiotegiaren funtzioa murgiltzeko bataioa egitea zen: urtean bitan apezpikuak katekumeno helduei egiten zien eta horregatik eraikin handia behar zen.[3]

Arkitektura aldatu

Eraikinak lau abside ditu. Abside bakoitzean garaipenaren arku bat zegoen, bi zutabe monolitiko handiekin helduta; halaber, esfera-laurdeneko ganga dute, bost arkutan helduta, hauek sei zutabe monolitiko txikiagoen gainean jarrita. Lau absideak XI. mendean berreraiki ziren.

Dirudienez, eraikuntzan Erroma garaiko tenpluaren materialak berrerabili ziren. Bataiotegian iturri oktogonala dago.

Hegoaldeko absidean marmolezko aldarea dago eta mendebaldeko absidean material bereko tina. Espezialisten ustez biak olio errota zahar batetik eramanak izan zitezkeen.

Galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Venasqueko bataiotegia