Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad
Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad Federico Krutwigek 1963 urtean plazaratu zuen liburua da, Fernando Sarrailh de Ihartza izengoitia erabiliz. Liburuan, Krutwigek EAJk ordezkatzen zuen abertzaletasun tradizionala kritikatu, euskal gizartearen analisia burutu, euskal nazioa era etnokultural batez definitu eta nazio askapenerako borroka armatua aldezten zuen. Liburuak eragin handia zuen ETAk geroztik burutuko zuen estrategia politiko militarrean.
Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Federiko Krutwig |
Argitaratze-data | 1963 |
Generoa | saiakera |
Jatorrizko izenburua | Vasconia: Estudio dialéctico de una nacionalidad |