Vasa (edo Wasa) 1626 eta 1628 bitartean Suediak eraikitako ontzi bat izan zen.

Vasa (ontzia)
Fabrikazioa
DiseinatzaileaHenrik Hybertsson (mul) Itzuli
Ekoizpen-lekuaStockholm
Historia
Marine salvage1959ko abuztua - 1961eko apirilaren 24a
Gila jartzea 1626
Uretaratzea 1627
Lehen bidaia 1628ko abuztuaren 10a
Capsizing 1628ko abuztuaren 10a
Aurkikuntza 1956ko abuztuaren 25a
Inaugurazioa1628
KudeatzaileaSwedish Navy (en) Itzuli
Erregistro-herrialdeaSuedia
Kokapena
KokapenaVasa Museoa
Koordenatuak59°20′N 18°05′E / 59.33°N 18.09°E / 59.33; 18.09
Ezaugarriak
Dimentsioak4,8 (zingoa) × 11,7 (zabalera) × 61 (luzera) m
air draft: 52,5 (altuera) m
Erruna11,7 m
Zingoa4,8 m
Identifikazioa
Berezko-portuaStockholm

Historia

aldatu

XVII. mende hasieran, Suedia Baltikoko potentzia nagusia bihurtu zen, baina 1618an, Hogeita Hamar Urteko Gerra hasi zenean, itsasoaren kontrola arriskuan ikusi zuten suediarrek, eta Gustavo II.a Adolfo erregeak inoizko gerra makinarik beldurgarriena eraikitzeko agindu zuen[1].

1626an, mila haritzetik gora bota ondoren, Vasa eraikitzen hasi ziren. Eta 1628ko udan gerraontzi ikusgarria prest zegoen. 69 metroko luzera zuen, 1.275 metro koadro haize oihal, eta 64 kanoi. Tripulazioa 145 pertsonak osatzen zuten, baina beste 300 soldadurentzako tokia ere bazuen. Gainera 700dik gora eskultura zituen, egurrean zizelkatuta eta kolore biziz margotuta[1].

Abuztuaren 10ean festa giroak hartu zuen Stockholm. Herritarrak itsasertzean bildu ziren Vasa lehenengoz nola itsasoratzen zen ikusteko. Itsasoa bare zegoen eta brisa leuna besterik ez zebilen. Baina Suediako erregeak, kanoi lerro bat nahikoa ez, eta beste lerro bat egiteko agindu zuen. Ondorioz, ontziaren astuntasun zentroa igo behar izan zuten. Ontzia altuegia zen, zabalera kontuan hartuta. Horrenbestez, egun hartako haizekirria nahikoa izan zen itsasontzia makurtzeko. Ura beheko kanoi zuloetan sartzen hasi zen, eta ontzia berehala ondoratu zen[1].

Vasaren estreinaldiarekin alderatuta, Titanicen lehen eta azken bidaia hura arrakastatzat jo daiteke. Titanicek lau egun egin zituen itsasoan; Vasa ez zen milia nautiko bakarra ere egiteko gai izan[1] eta Stockholms strömen bukatu zen.

Baltikoko gatz kontzentrazio bereziak eta Stockholmgo portuko uren kutsadurak eraginda, egurra jaten duten mikroorganismoek ezin izan dute ingurune horretan biziraun. Hala, 333 urtez urpean egon ondoren, 1961ean Vasa egoera ezin hobean lehorreratu zuten, denboraren makina geratu bailitzan. Eta museo bat egin zuten arrasto ederrak erakusteko[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d e Nagore Irazustabarrena, «Vasa 1628: Titanic suediarra», Argia, 2012-04-08, CC-BY-SA lizentzia


Kanpo estekak

aldatu

{{#coordinates:}}: cannot have more than one primary tag per page