Vasa Museoa (suedieraz: Vasamuseet), Suediako Stockholm hiriburuan dagoen itsas-museoa da. XVII. mendeko Vasa gerraontzian oinarriturik dago. Eskandinavia guztiko museo bisitatuena da.

Vasa Museoa
Vasamuseet
Swedish National Maritime and Transport Museums
Kokapena
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaStockholm udalerria
Kokapen fisikoaDjurgården
Koordenatuak59°19′41″N 18°05′29″E / 59.32807°N 18.09139°E / 59.32807; 18.09139
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1990eko ekainaren 15a
Inaugurazioa1990eko ekainaren 15a
Izenaren jatorriaVasa
Irekiera egunakegunero
Bisitariak urtean1.220.429
Kontaktua
HelbideaGalärvarvsvägen 14
Webgune ofiziala

Historia

aldatu

1628an 64 kainoidun Vasa gerraontzia urperatu egin zen bere estreinako bidaian. XX mendean ontzia berreraiki zuten. 1961 eta 1988 artean Wasavarvet ("Vasa ontziola") eraikinean egon zen baina 1981ean Suediako Gobernuak Museo bat eraikitzea pentsatu zuen eta horretarako lehiaketa bat antolatu zuen. Marianne Dahlbäck eta Göran Månssonek irabazi zuten Ask ("kutxa") eraikinarekin. 1990eko ekainaren 15ean ireki zituen ateak. Ordutik 25 milioi bisitari izan dituela estimatzen da.

Ikustekoa

aldatu

Museoak itsasontzia bera inguratzen du baina XVII mendeko itsasontzietako aurkikuntza arkeologikoak ere erakusten ditu. Museoaren kaian beste lau itsasontzi ere badaude:

  • Sankt Erik (1915) izotz-haustailea
  • Finngrundet (1903) ontzi arina
  • Spica (1966) torpedo jaurtitzailea
  • Bernhard Ingelsson (1944) erreskate ontzia

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu