Varda (euskaraz: «goratua» esan nahi duena), Tolkienen legendariumeko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo lana den Silmarillionean agertzen dena. Valierrik garrantzitsuena da, eta Aratarren taldean dago. Bere boterea eta edertasuna, argian dago, Ilmarineko gela gangatuen barnean, Manwëk Taniquetil gainean eraiki zuen Aire altuen Mansioan, Valarren erregina eta Manwëren emaztea dena ere bizi da. Izarretako Dama bezala ezagutua, Valarrik ederrena da, beragan, oraindik, Iluvatarren argiak dizdira egiten baitu. Vardak izarrak sortu zituen, eta, horregatik Elfoek, Elentari eta Elbereth deitzen dute, Izarren erregina.

Varda
Legendarium
Argitalpena
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuaemakumezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Manwë
Bestelakoak
EtsaiakMelkor

Valaquentaren arabera, Varda, denboraren hasieran Manwëri laguntzera joan zen, Melkor ondo ezagutzen baitzuen, Ardako botere guztia nahi zuena, eta beti arbuiatu zuen. Aldi berean, Melkorrek beti gorrotatu izan zuen eta beldur izan zion, Iluvatarrek sortutako gainontzeko izakien gainetik.

Elfoek, Varda, beste edozein Vala baino gehiago maite dute, honen izarrek deitu baitzituzten mundura, eta bere lehen argiaren zati bat, elfoen begietan geratu da betirako. Gertaera honengatik, elfoek, olerkiak eta kantak kantatzen dizkiote, eta Tintallë deitzen dute (quenyaz Argiztatzailea), baita Elbereth (sindarinez "Izarren Erregina") edo Gilthoniel ere (Izarren Argiztatzailea): A Elbereth Gilthoniel.

Vardarekin, Ilmarë dago, konpainiako dama bezala lan egiten duen maiar bat. Tolkienek utzitako idazki batzuetan, Arien, Anar edo eguzkia eramateaz arduratzen den maiarra ere, bere zerbitzaria da.

Kanpo estekak

aldatu