Valkmusa Parke Nazionala

60°33′46″N 26°42′20″E / 60.56278°N 26.70556°E / 60.56278; 26.70556

Valkmusa Parke Nazionala (finlandieraz, Valkmusan kansallispuisto; suedieraz, Valkmusa nationalpark) Kymenlaakso eskualdeko Kotka eta Pyhtää udalerrien artean dagoen parke nazionala da, Kouvola hiritik pare bat km-ra. 17 km²-ko azalera duen parke nazional honetan, herrialde osoko zingira eta eremu paduratsu ospetsuenak daude; honekin batera, Kymijoki ibaiak sortzen duen ingurunea oso aproposa da Finlandiara udaran iristen diren hegaztientzako.

Valkmusa Parke Nazionala

Parke Nazionaleko zingira.
KokalekuaKotka eta Pyhtää, Kymenlaakso
 Finlandia
Azalera17
Sorrera1996
Bisitari-kopurua7.000 bisitari (2009) [1]
ArduradunaMetsähallitus

Horrenbestez, bertako natura babesteko asmoz, 1996. urtean Valkmusa Parke Nazionala sortu zen. Aipatzekoa da, Kauhaneva–Pohjankangas Parke Nazionala ondoren, bisitari gutxien jasotzen dituen Finlandiako parke nazionala dela; hain zuzen, 2009. urtean 7.000 bisitari baino ez zituen jaso, finlandiarrak gehien bat [2].

Natura aldatu

Parke Nazionala bi zatitan banatua dago, ekialdeko zingira eremua eta mendebaldeko basoa. Bi eremuetako natura oso aberatsa da, gutxienez, hogeita hamar habitat desberdin aurkitu baitira lokatz eta padura eremuetan. Guztira, bost zohikaztegi-eremu bereizten dira bertan: ekialdeko Kananiemensuo hezea, parke nazionalari izena ematen dion Valkmusa, Laminsuo txikia, Kotkan dagoen Mustanjärvensuo, eta mendebaldeko Munasuo garaia [3].

Ingurune hauek tximeleta eta hegazti espezie anitzagatik dira ezagunak; esaterako, arrano arrantzaleak, bernagorriak, Finlandia iparraldean ohikoagoak diren kurlinta bekaindunak, kurriloak eta murgilariak ikus daitezke bertako zohikaztegietan. Zingiretako intsektuak atsegin dituzten antzarak ere askotan datoz uda partean. Tximeleten artean, aldiz, aipatzekoak dira ilunabarrean eta gauean baino azaleratzen ez diren morioa eta parke nazionalaren ikurra den eta Hego Finlandian babestua den sits morea bezalakoak. Azkenik, esan behar da bertako perretxikoek herrialde osoan duten ospe onagatik, bisitari-kopurua handiena perretxiko-biltzaileek osatzen dutela.

Animalia horiek guztiak ikusi nahi dituztenek, parke nazionalaren bihotzean dagoen behaketa dorrera igotzeko aukera dute.

Ibilbideak eta Irisgarritasuna aldatu

Oinez egiteko 2,5 km-ko ibilbide seinalatu bat dago ekialdeko eremuan. Zingirak traidoreak direnez, oso garrantzitsua da udaran ibilaldiak egiteko apropos prestatuta dagoen egurrezko zoruaren gainean zapaltzea. Negu aldean, bestalde, lurzoru eta zohikaztegi guztiak elurpean edo izoztuta dauden, eski nordikoz ibiltzeko askatasuna dute eskiatzaileek; hain zuzen, urtero hiritako ehunka eskizale etorri ohi da bertako zingiren gaineran eskiatzera. Parke nazioalari buruz gehiago jakiteko, Kotkako Maretarium akuarioan informazio ugari dago [4].

Autoz iristeko Valtatie 7 autobidea hartu eta Siltakylä herriaren irtenbidean atera beharra dago. Bestela, astebukaeretan, Kotkatik Vastila eta Hirvikoskira doan autobusaren bidez ere irits daiteke parke nazionalera, sarreratik 200 bat metrora dagoen autobus-geltoki bat baitago [5].

 
Valkmusa Parke Nazionalaren udako ikuspegia behaketa dorretik.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu