Valentina Babor

alemaniar piano-jotzailea

 

Valentina Babor

Bizitza
JaiotzaMunich1989ko uztailaren 8a (34 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Music and Theatre Munich (en) Itzuli
Mozarteum
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea
Lantokia(k)Munich
Musika instrumentuapianoa

Facebook: valentinababormusic Musicbrainz: 8e8e7927-3947-4f19-baed-693a6525ec9e Discogs: 4499366 Edit the value on Wikidata

Valentina Babor (Munich, Alemania, 1989ko uztailaren 8a) alemaniar piano-jotzaile klasikoa da. Umetan hasi zen jendaurrean jotzen, eta interpretazio-lehiaketak irabazten. 12 urte zituela, Karl-Heinz Kämmerling-ek onartu zuen Mozarteum-en, eta "Hochbegabten-Förderung" ekimenean parte hartu zuen. Gaitasun handiko ikasleentzako programa da. 2009an Rachmaninoffen Pianorako 2. kontzertua jo zuen kontzertuan.

Biografia aldatu

 

Valentina Babor Munichen jaio zen arte-familia batean. Bost urterekin hasi zen pianoa, biolina eta ahotsa ikasten. Jugend musiziert lehiaketa irabazi zuen sei urte zituenean. Ludmila Gourari piano-jole errusiarra piano-irakasle izan zuen zazpi urtetik hamabi urtera. Denboraldi horretan Europan jarduten zuen eta nazioarteko gazte-lehiaketak irabazten zituen.[1] Arteetan espezializatutako Gymnasium Max-Josef-Stift ikastetxera joan zen, 2002an, Karl-Heinz Kämmerlingek "Jungstudentin" gisa onartu zuen Salzburgeko Mozarteumean, eta Hannoverko Hochschule für Musik, Teatro und Medien, ere irakasten zuen.[2] Vassilia Efstathiadou Kämmerlingeko laguntzailearekin aritu zen bereziki. 2007tik Elisso Virssaladze eta Gerhard Oppitzekin ikasi du Hochschule für Musik und Teatro München delakoan.

Emanaldiak aldatu

2005ean, Gasteigen, Chopinen 1.Piano Kontzertua jo zuen Münchener Kammerorchesterrekin, Christoph Poppenek gidatuta.[2] 2008an, Baborrek Beethoven, Prokófiev, Schubert eta Ginasteraren obrak jo zituen Ushuaiako Zinemaldian, eta 22.Pianorako kontzertua,,Mozarten K. 482.[3] 2009an, Musik Werkstatt Jugend proiektuan parte hartuz (gazteriaren musika-tailerra), Rachmaninoff-en 2.pianorako kontzertua eta Ensemble Interculturel, Municheko Herkulessaaleko eta Roueneko kontzertuetan. Franz Liszten "Bachen BWV 12 kantataren bariazioak" obra jo zuen 2011ko unibertsitateko kontzertu batean.[4] 2011ko urriaren 22an, Gasteigeko kontzertu bateko piano-jolea izan zeno, eta Franz Liszten 200. mendeurren omenezko jaialdiari amaiera emateko. Liszten omenaldia programak Liszten eta Graham Waterhouseren ganbera-musika jaso zuen, baita Rhapsodie Macabre lanaren estreinaldia ere, Baborrek bakarlari jo zuena.[5]

Diskografia aldatu

Urtea Albuma Zigilua
2012 Russian Soul Ars Produktion
2013 Piano Princess Ars Produktion

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu