Valentí Almirall politikari katalana izan zen (Bartzelona, 1841eko martxoaren 8a - Bartzelona, 1904ko ekainaren 20a). Pi i Margallen Alderdi Errepublikazale Federalean abiatu zen politika-alorrean (1868). Tortosako Itunaren antolatzaileetariko bat izan zen (1869). Bi egunkariren sortzaile eta zuzendaria: El estado catalán (1869) eta Diari català (1879), katalanez egindako lehen egunkaria. Kataluniako estatuaren aldarrikapen-saioan esku hartu zuen; saio hori Pi i Margallek eragotzi zuen (1873). Lehengo alderdia utzirik, Centre Català (1882) eraiki zuen Kataluniako autonomiaren alde zeuden guztiak biltzeko asmoan. 1885ean Alfontso XII.ari aurkezturiko Memorial de agravios delakoaren idazleetariko bat izan zen. Almirallen obra nagusiak: España tal cual es (1886) eta Lo catalanisme (1886).

Valentí Almirall

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakValentí Almirall i Llozer
JaiotzaBartzelona1841eko martxoaren 8a
Herrialdea Katalunia
HeriotzaBartzelona1904ko ekainaren 20a (63 urte)
Hobiratze lekuaPoblenou hilerria
Hezkuntza
HeziketaBartzelonako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea, kazetaria eta abokatua
Lan nabarmenak
KidetzaAteneu Barcelonès
Izengoitia(k)Josep Comas i Triadó
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Errepublikano Demokratiko Federala
Q8343559 Itzuli

Find a Grave: 53710661 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak

aldatu