Vézelay
Vézelay Frantziako Borgoina-Franche-Comté eskualdeko Yonne departamenduan dagoen hiri bat da. Avallon barrutiaren eta Vézelayko kantonamenduaren zati ere bada.
Vézelay | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Frantziako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Frantzia | ||||||||||
Frantziaren banaketa administratiboa | Metropolitar Frantzia | ||||||||||
Eskualdea | Borgoina-Franche-Comté | ||||||||||
Departamendua | Yonne | ||||||||||
Barruti | Avallon barrutia | ||||||||||
Kantonamendu | canton of Vézelay | ||||||||||
Izen ofiziala | Vézelay | ||||||||||
Posta kodea | 89450 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 47°27′57″N 3°44′45″E / 47.4658°N 3.7458°E | ||||||||||
Azalera | 21,83 km² | ||||||||||
Altuera | 302 m, 170 m eta 339 m | ||||||||||
Mugakideak | Montillot, La Maison-Dieu, Asnières-sous-Bois, Asquins, Chamoux, Foissy-lès-Vézelay, Fontenay-près-Vézelay eta Saint-Père | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 448 (2021eko urtarrilaren 1a) 15 (2020) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 21 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
vezelay.fr |
Historia
aldatuVézelay hiriak Santa Maria Magdalenaren erlikiak kontserbatzen dituen beneditar abadia bat du.
- 858: Girart de Roussillonek gaur egun San Pedro dagoen tokian eraikitako lekaideen monasterio baten fundazioa
- 873: Sena, Yonne eta Cure ibaietatik igo ziren normando batzuek arpilatua, abadia muino baten tontorrean eraiki zen. Autunetik zetozen monje batzuk ordezkatu zituzten lekaideak.
- 882: Badilon monjeak Saint-Maximim-la-Saint-Baumetik Vézelayra daramatza Maria Magdalenaren erlikiak.
- XI. mendea: Saint-Maximim-la-Saint-Baumek Maria Magdalenaren hilobia berarekin izatea nahi du. Bi herrien arteko gatazka hasten da.
- 1096: Godofredo Bouillongoak lehen gurutzada abiarazten du. Abadia eraikitzea erabakitzen da.
- 1104: Abadia sagaratzen da.
- 1146: Bernardo Claravalgoak bigarren gurutzada predikatzen du. Luis VII.a Frantziakoa erregeak gurutzea hartzen du zenbait baroirekin batera.
- 1190: Filipe II.a Frantziakoak eta Rikardo I.a Ingalaterrakoak Vézelayra erromesaldia egiten dute hirugarren gurutzadara abiatu aurretik.
- 1225: Abadia eraikitzen amaitzen da
- 1279ko irailaren 9: Maria Magdalenaren erlikiak azkenean Saint Maximimen aurkitzen dira ofizialki. Vézelayren gainbehera hasten da.
- 1840: Eugène Viollet-le-Ducek basilika zaharberritzen du.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez)(Ingelesez) Vézelayko turismo bulegoaren web gunea