Uztaritzeko inauteriak

Uztaritzeko inauteriak Lapurdiko herri horretan egiten diren inauteriak dira. Antzina, bi motatakoak ziren inauteri horietan parte hartzen zuten pertsonaiak: zirtzilak, itxura zikin eta zarpailtsuarekin, eta itxura dotoreko kotilungorriak, ponpierak eta kaskarotak izeneko dantzariak, hartzaren pertsonaiarekin batera. Azkenaldian pertsonaia berriak gehitu dizkiote inauteriari: Abereen Dantza eta Maien dantza. Orobat, Zanpantzar lastozko panpina epaitu, kondenatu eta erre egiten zen. XX. mendeko bukaeraz geroztik, Hartzaro Festibala[1] antolatzen da, Uztaritzeko inauteriez gainera hainbat tokitako inauteri-tradizio eta jaiak bateratu eta ospatzen dituena.

Uztaritzeko inauterietako pertsonaia batzuk: ezker aldean, Kotilungorriak.
Kaskarotak.

Inauterien egitura aldatu

Hasierako dantzak aldatu

Uztaritzeko Inauteriak beti ospatzen dira astearte inaute egunez. Arratsalde bukaeran animazioak izaten dira karriketan, eta 18:30ak aldera hasten da lehen ekitaldia[2], Uztaritzeko Hiribehere plazan. Hasieran zirtzilen dantza eta Abereen Dantza egiten dituzte. Hartza ere han agertzen da. Geroago antzeztuko den auziaren hastapena ere egiten dute plaza horretan. Dantzen ondoren, dantzariak, antzerkilariak eta herritarrak desfilean joaten dira Purguko pilota plazarantz. Bidean, geldialdi bat egiten dute Uztaritzeko eliza aitzinean, eta han Maia pertsonaiek beren dantza eskaintzen dute.

Zanpantzarren auzia aldatu

 
Uztaritzeko Maien dantza

19:30ak aldera izaten da inauterien bigarren ekitaldi garrantzitsuena, Purguko plazan: Zanpantzarren auzia. Uztariztarrek idazten eta antzezten duten antzerkia izaten da, urteko gertakariak eta politika ironiaz aipatzen duena. Antzerkiaren artetik, berriz ere izaten dira zirtzilen dantzak, musikariak eta Su Jauzia[3]. Zanpantzar errez bukatzen da emanaldia.

Erromeria aldatu

 
Uztaritzeko Abereen Dantza

20.00etatik aurrera erromeria antolatzen dute, eta gauean berandu arte izaten da festa giroa.

Erreferentziak aldatu

  1. «Hartzaro Festibala — Euskal kultur erakundea» www.eke.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  2. dantzancom. Hartzaro festibalean murgildu dira Uztaritzen. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
  3. «Uztaritzeko Hartzaro Festibala 2019» Inauteriak 2019-02-15 (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).

Kanpo estekak aldatu