Uxguli (georgieraz: უშგული) Georgiako hainbat herrixken arteko komunitate bat da Svanetiako lurralde historikoan kokaturik dagoena. Europan jarraian populaturik egon den asentamendu zaharrenetakoa da[1]. Guztira 70 familia inguru bizi dira komunitate hartan.

Uxguli
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Georgia
MkhareSamegrelo-Zemo Svaneti
Geografia
Koordenatuak42°55′04″N 43°00′56″E / 42.917797°N 43.015672°E / 42.917797; 43.015672
Map
Demografia

Mestia udalerriaren barnean dago. Mestia herria ez bezala, Uxguli isolaturik egon da eta dorre svaniarrak oso ongi mantendu ditu. Horri esker 1996an UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen Svanetia Garaia[2].

Geografia eta klima aldatu

Errusiarekiko mugatik oso gertu dago, Samegrelo-Zemo Svaneti probintzian. 2.100 metrotako altueran dago, Xkhara mendiaren oinean dagoen Enguri arroilan, Kaukaso mendikatean.

Urtean sei hilabetez elurrak estalita egoten da eta tarte horretan Mestiarako bidea itxita egoten da.

Bost herrik osatzen dute Uxguli komunitatea:

  • Zhibiani (ჟიბიანი) - altuen dagoena, 2.100 metrotan
  • Txvibiani (ჩვიბიანი)
  • Txazhaxi (ჩაჟაში) - ezagunena
  • Murqmeli (მურყმელი)
  • Lamjurixi (ლამჯურიში)

Ondasun nabarmenak aldatu

  • Dorre svaniarrak: Harrizko dorre altuak nabarmentzen diren gotorlekua da. IX. eta XII. mendeen artean eraiki ziren dorre hauek. 3-5 solairutako altuera dute[3]. Txazhaxi herrixkan 200 dorre inguru aurkitzen dira.
  • Lamaria eliza: XII. mendekoa. Georgiako «urrezko aroko» freskoak ditu.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Walker, Jennifer. (2015-08-13). «9 reasons to visit Georgia now» CNN (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  2. (Frantsesez) «Haut Svaneti» UNESCO Centre du patrimoine mondial (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
  3. (Ingelesez) «National Geographic Magazine» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).

Kanpo estekak aldatu