Xkhara[1] (georgieraz: შხარა; errusieraz Шхaрa) Georgiako mendirik altuena da. Svaneti eskualde historikoan Errusiako mugaren ondoan kokaturik, Xkhara Kutaisitik, Georgiako bigarren hirik handiena, 88 kilometrotara dago. Tontorra Kaukaso mendilerroaren erdialdean dago, Elbrusetik hego-ekialderantz. Xkhara Kaukaso mendilerroko hirugarren mendirik altuena da, Dykh Tau eta gero.

Xkhara
Shahara peak near Ushguli 1870.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 5.193,2 m
Prominentzia 1.357 m
Geografia
Koordenatuak 42° 59′ 58″ N, 43° 06′ 42″ E / 42.9994°N,43.1117°E / 42.9994; 43.1117Koordenatuak: 42° 59′ 58″ N, 43° 06′ 42″ E / 42.9994°N,43.1117°E / 42.9994; 43.1117
Honen parte da Seven Third Summits (en) Itzuli
Mendikatea Kaukaso Handia
Main Caucasus Range (en) Itzuli
Bezengi Wall (en) Itzuli
Estatu burujabea Georgia eta Errusia
Lurraldea Mestia District (en) Itzuli
Mendizaletasuna
Lehen igoera 1888ko iraila

Xkhara Bezingi (edo Bezengi) Horma izeneko mendikotearen ekialdeko gailurra da. Lehenengo igoera 1888an ipar-ekialdetik U. Almer, J. Cockin eta C. Rothek osaturiko britainiar/suitzar taldeak egin zuen. Bezingi Horma zeharkatzeko lehenengo ibilbidea 1931 K. Poppinger, K. Moldan, and S. Schintlmeister austriarrek egin zuten.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu