Uxama Barca
Uxama Barca autrigoien lurraldeak osatzen zuten hamar civitatesetako bat izan zen, egungo Osman, Araban, egon zitekeena, ikerlari batzuen ustetan.[1]
Uxama Barca | |
---|---|
Aztarnategi arkeologikoa | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Osma (Gaubea) |
Eskualdea | Hispania Tarraconensis |
Koordenatuak | 42°51′40″N 3°03′40″W / 42.86111°N 3.06111°W |
![]() | |
Historia | |
Kultura | Autrigoiar, erromatar |
Metropolia(k) | Antzinako Erroma |
- Artikulu hau autrigoien hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Uxama».
Toponimoa
aldatu"Uxama" toponimoa, denboraren poderioz "Osma" bilakatua, indoeuropar jatorria, ziur asko zelta, du, zelta edo aitzinzelta hizkuntzetan "garaiena" esan nahi zuen Mitxelenaren ustetan. Barca, euskal "ibar" hitzarekin lotu zuen Lourdes Albertos hizkuntzalariak[2][3]. Baliteke bi Uxama Barca egon izana, bertakoen herri gotortua eta erromatar hiria izan zena, bertakoak aurreko bizilekua, nahita edo derrigortuta, utzi eta toki berrian lekutu zirenean. Beste proposamen baten arabera Uxama "La realísima" (erregeren garaiena edo) izango litzateke.[4]
Beste Uxama bat ezagutzen da, arebakoen Uxama Argaela, Soriako Burgo de Osman, eta, hipotesi bezala, Nafarroako Ultzaman egon zitekeen beste bat, iturrietan aipatzen ez dena.[5] Bizkaian beste Osma bat dago Mallabian, eta beste batzuk.
Kokapenaren inguruko proposamenak
aldatuK.o. II. mendeko Klaudio Ptolomeok ("Geografia", II, 5) lehenengoz aipatua, Flaviobriga* eta Vivoresca* artean. autrigoien hiria zela esan zuen.[6] Horiek euskal historiaurreko tribuetako bat ziren, askorentzat zelta jatorrikoa[7].
Ptolomeok aipatutako autrigoien populazioa ("Geografia", II, 5) Flaviobriga* eta Vivoresca* artean. Castros de Lastra herri gotortu garaia (Karanka, Gaubea, Araba) erromatarren aurreko hiri horrekin identifikatu izan da. Herri edo eremu gotortu ugari duen haran batean kokatzen da, konplexutasun eta proportzio desberdineko gutxienez sei eremu gotortuen hondarrak dituena, eta horietako hiruk, gutxienez, erromatarren eta Erdi Aroaren garaian bizirik jarraitu zuten. Ingurua erromanizatu ondoren, populazioa Osmako (Gaubea, Araba) egungo populaziora lekualdatuko zela proposatu zen, eta Osman, toponimoaren zati bat gordeko zela. Erromatar garaiko idazkun batean "Uxamabarcensis" jentilizioa agertu da. Uarkas* txanpo-etxea ere hiri horrekin lotu izan da, baina badakigu hiri horrek berak ez zuela txanponik egin, eta denak ez daude ados atribuzio horrekin.[8][9][10]
Beraz, arkeologo gehienen ustetan, Arabako Karankan dagoen "Lastrako kastroak" izena eman dioten protohistoriako herri harresituan zegoen.[11][12] Karanka egungo Osma auzo ondoan dago. Kontuan izan behar da erromatar garaiko hiriek nukleo urbano bera eta bere agintepean zegoen lurralde osoa barnean hartzen zutela. Horrela, eskualde oso bat izango zen Osma, eta horregatik toponimoaren desplazamendua egotea ez da zaila.
Hala ere, Idoya Filloyk eta Eliseo Gilek, ordea, Espejon dagoen Ermitas/Barcaba aztarnategian kokatu zuten erromatar garaiko Uxama-Barca, eta, beraz, lekualdaketa Karankako Lastrako kastroetatik, lur lauan dagoen Espejora egingo zen, Burdin Aro indigenatik erromatar menpeko administraziorako aldaketa garaian oso ohikoa izan zen fenomenoa.[13] Azkenik, baliteke Burdin Aroko bertako biztanleak Gaubean zehar banatu ahal izatea, baina agian hirigune berrietan bildu ziren, hala nola Las Ermitasen kasuan, Espejon, edo nolabaiteko garrantzia duten landa-kokalekuetan, hala nola El Manzanalen, Gaubeako Osman, zeinari Uxama>Osma izena ere eman ahal izan zioten.[14]
Lekualdatzearen prozesua
aldatuProzesu hori ulertzeko eta noiz gertatu zen asmatzeko, kontuan hartu behar da Flaviotarren garaian "in planum" ediktuen bidez, gure aroaren ondorengo lehen mendeko 70eko hamarkadan (Andreu 2004), bizimodu latinoen adopzioan gauzatuko da. Agindu horien artean, zeuden harresiak eraistea eta beren guneak oraindik posizio menditsuetan eta, beraz, militarki abantailatsuak ziren herriak lautadara lekualdatzea eskatzen edo baimentzen zen. Badirudi hori izan ela Deobrigaren kasua, harresiz inguratutako hiria desegin eta horren ordez kale perpendikular eta paraleloetan antolatutako herrigune bat jartzen duena, eta Uxama Barcaren kasua ere izan zen, Lastrako kastroetan kokatutako gune gotortua, erromatarren garai osoan abandonatua izan zena, dekretu horien promulgazioarekin bat etorriz. Latindar erara berreraiki zituzten herri eta hiriak, etxadiak (insulak) osatuz perpendikularki mozten diren kaleetan, hirigintza ortogonala bereganatuz[14]
Lurraldearekiko konexioa: galtzada
aldatuEuskal Herrian zeuden galtzadetako bat zen autrigoien Flaviobriga (Portus Amanum, Castro Urdiales) eta Uxama Barca lotzen zituena. Ziurrenik K.o. I. mendean eraiki zuten, Flaviotar dinastiaren garaian, eta hainbat miliario aurkitu dira.[15] [16]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..
- ↑ Albertos Firmat, María Lourdes. (1978). «A propósito de la ciudad autrígona de Vxama Barca» Estudios de Arqueología Alavesa (9): 281–291. ISSN 0425-3507. (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ Sáenz de Urturi Rodríguez, Paquita. (2008-12-01). «El poblado de los Castros de Lastra» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2024-02-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) Zaldua, Luis Mari. «Sobre el elemento indoeuropeo pre-latino en la toponimia de Vasconia: los nombres de lugar terminados en -ama. Separata» Fontes Linguae vasconum studia et documenta (Nafarroako Gobernua) XLVIII. urtea, 121 ISSN 0046-435X..
- ↑ (Gaztelaniaz) Orduña Aznar, Eduardo. (2018). «El signo T de las leyendas monetales vasconas uTanbaate y oTtikes» Palaeohispánica: Revista sobre lenguas y culturas de la Hispania antigua (18): 137–149. ISSN 1578-5386. (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Uxama Barca» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ Gran Enciclopedia Aragonesa OnLine. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Cecas | Moneda Ibérica» monedaiberica.org (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Uxama Barca» tesauros.cultura.gob.es (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Uarkas - Inicio - Diccionario Tesauro de Historia Antigua y Mitología» www.tesaurohistoriaymitologia.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-01).
- ↑ Martín Viso, Iñaki. (2000). Poblamiento y estructuras sociales en el norte de la Península Ibérica (siglos VI-XIII). Ediciones Universidad de Salamanca ISBN 978-84-7800-914-5. (Noiz kontsultatua: 2025-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Solana Sainz, J.M.. (1974). «Los autrigones a través de las fuentes literarias» Anejos de Hispania Antiqva (Universidad de Valladolid).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gil Zubillaga, Eliseo. (1997). «El poblamiento en el territorio alavés en época romana» Isturitz 8: 23-52..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Hernández, F. Rafael Varón. (2020-01-01). Quirós Castillo, Juan Antonio ed. «Romanización en Valdegovía: de las calzadas al territorio» Valdegovía en el inicio de su Historia: 83-112. (Noiz kontsultatua: 2025-02-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) sergi. (2018-06-08). «Calzada Romana Flaviobriga – Uxama Barca. La calzada romana que atraviesa la Merindad de Montija y Salinas de Rosio» Leyendas de los Mirdalirs (Noiz kontsultatua: 2025-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Trueba-Longo, Judith Trueba-Longo; Angulo-Martínez, L. M.. «Caminería romana en el valle de Mena (Burgos). La vía de Flavióbriga a Uxama Barca» Erromatar garaiko galtzadak Aintzin Aroan. Jardunaldiak (Ara): 117-138. ISBN 9788494556050..