Urteagagoiti

Uxueko herri hustua, Nafarroa Garaian

Urteagagoiti[1][a] Tafallaldeko Uxue udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Erdialdea eskualdean.

Urteagagoiti
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaErdialdea
UdalerriaUxue
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaUrteaga
Posta kodea31496
Herritarraurteagagoitiar
Geografia
Koordenatuak42°28′20″N 1°31′27″W / 42.47235199°N 1.52403032°W / 42.47235199; -1.52403032
Garaiera600 metro
Distantzia56,0 km (Iruñetik)
Demografia

XVI. mendean jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Uxueko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak urteagagoitiarrak ziren.

Izena aldatu

Urteagagoiti toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:

  • gaztelaniaz: Urteaga la Alta ("urteága la álta" ahoskatua)

Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Urteaga la Alta (1534)
  • Urttiaga (1771)
  • Urtiaga (1981)
  • Urteaga (1994)

Historia aldatu

Hori da, hain zuzen ere, historiaurreko garaiaren eta Goi Erdi Aroaren artean Uxue mendilerroan zeuden herrixketako bat. VIII. eta IX. mendeen artean, Uxueko gotorlekua sortu zenean, bertako bizilagun asko hiribildu berrira aldatu ziren, batez ere defentsa-arrazoiengatik, musulmanekiko muga eremu lauan baitzegoen. Erdi Aroan zehar, populazioa eta erakargarritasuna galduz joan zen, Uxueren alde, eta, horren ondorioz, 1534. urterako jenderik gabe geratu zen.

Oharrak aldatu

  1. /uɾtiáɣ̞aɣ̞òiti/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bigarren eta kamutsa laugarren silaban

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Urteaga - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu