Urte-liburuak
Urte-liburuak (latinez: Annales) urtez urte, kronologikoki eta modu laburrez, izandako gertaera garrantzitsuenak biltzen dituzten idazki historikoak dira. Horietan gai baten inguruko aktak, dokumentu historikoak eta material desberdinak biltzen dira.[1]
Jatorria
aldatuUrte liburuak (Annales) Erromako Pontifize Gorenak urteetan antolatutako bilduma kronologikoa izan zen, albuma deitzen zen liburuetan antolatutako ekitaldien bilduma, non magistratuen izenak eta era guztietako gertakariak, hala nola gerrak, izurriteak, prodigioak, etab. jasotzen ziren. Annales pontificum edo Annales maximi zuten izena. Galiarrek Erromako sutean suntsitu zituzten K.a. 389an eta, zaharberritu baziren ere, akats eta hutsune batzuk gelditu ziren. K.a. 130. urtera arte jarraitu zuten idazten; urte horretan guztiak zortzi liburutan bildu ziren. Gero annalistak deitutakoek jarraitu zuten lan horrekin.
Urteka antolatutako bilduma historiko guztiak Annales edo Urte-liburuak deitu ziren gero.[2]
Adibide historikoak
aldatu- Ab Urbe condita, Tito Livioren lana.
- Annales, Kornelio Tazitoren lana.
- Annales Alamannici
- Annales Cambriae
- Annales Einsidlenses
- Annales Heremi
- Annales Maisenses
- Annales regni Francorum
- Annales Sangallenses
- Chronologia brevis
- Chronologia Antiquitatis Posterioris
- Historiae, Polibioren lana.
- Libri annales Pontificum Maximorum
- Nihon Shoki
Erreferentziak
aldatu- ↑ Buonocore, Domingo (1976). Diccionario de bibliotecología. Marymar. 41 or.
- ↑ White, Hayden V. The Content of Form: Narrative Discourse and Historical Representation. Baltimore: Johns Hopkins University Press, 1987, 11. or. ISBN 9780801829376.