Urruxolako kantua 14. eta 15. mendeen arteko konposizio bat da, 16. mendean idatziz jasoa lehen aldiz, eta Koldo Mitxelenak sakonki aztertua Textos Arcaicos Vascos liburuan.

Kontestu historikoa aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Urrexolagaraiko gudua»

1388-1401 urteen bitartean oñatiarren eta leinztarren artean guru bat izan zen belardi batzuengatik. Pedro de Garibai oñatiarren buruzagiak leinztarrei irabazi egin zien Urruxolako gainean, baina herioz zauritua zuten, eta hiltzear zela, kantatu omen zuen. Joan Perez Lazarragak idatziz jarri zuen 1588. urte inguruan, eta horrela iritsi da gugana. Kantuko Urruxola gaur egungo Oñatiko Urrexola auzoa izango da ziurrenik.

Hitzak aldatu

Gaurko grafian, hala dio kantuak:

«

Gaitza zenduan leinztarrok,
Urruxolako lekaioa,
Sendo zenduan odolori
bihurtu jatzu gatzaioa”.

»


Mitxelenak dioen bezala[1], odol sendoa “harrokeria” da; gatzaio agian “gatzatua” edo “mamia”, eta lekaio “garrasia”.

Erreferentziak aldatu

  1. Knörr, Henrike. (2005). «erabili.eus/ Joan Perez de Lazarraga, familiaren kronista» www.erabili.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-23).

Kanpo estekak aldatu