Urre-tximeleta handi
Urre-tximeleta handia (chlodes sylvanus) Hesperiidae familiako lepidopteroen espezie bat da. Europan eta Asian aurkitzen da, Iberiar penintsulatik Txina eta Japoniaraino. Belarrak altu hazten diren edozein tokitan nahiko ohikoa da.
Urre-tximeleta handi | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Lepidoptera |
Familia | Hesperiidae |
Leinua | Hesperiini |
Generoa | Ochlodes |
Espeziea | Ochlodes sylvanus Esper, 1777 |
Banaketa mapa | |
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Alka-belar |
Deskribapena
aldatuImagoa
aldatuTximeleta ertaina da izenean "handia" badu ere, 29-34 mm-ko hegal zabalera du[1]. Hegal laranjak ditu eta ertz marroidunak. Tarteka orbai argiago batzuk ere izaten ditu. Hegalen azpialdea berdexka da eta puntu horixkak ditu, belar artean kamuflatzeko balio diotenak[1].
Gorputza berdexka da eta kakodun antenak ditu burualdean.
Beldarra
aldatuBeldarrak 28 milimetrotako luzera har dezake. Burua marroi ilun-beltza da, gorputza ordea berdea da[1]. Alboetan lerro horixka bana ditu, azpialdean lerro beltz batek zeharkatzen du gorputza.
Bizi zikloa
aldatuBeldarra elikatuko den landarearen hostoen azpialdean jartzen ditu arrautzak emeak. Beldarra jaiotzen da eta neguan lozorroan sartzen da. Udaberrian esnatzen denean beldarrak elikatzen jarraitzen du eta maiatza aldera pupa bihurtzen da. Hiru aste egiten ditu horrela eta ondoren heldua ateratzen da. Abuzturarte ikusi ohi da tximeleta zelaietan[2].
Europa iparraldean errunaldi bakarra izaten du, baina hegoaldean bi edo hiru ere izan ditzake urte batean.
Iruditegia
aldatu-
Tximeleta arra.
-
Urre-tximeleta handia berdexka da azpialdean.
-
Arraren eta emearen kopula.
-
Beldarra.
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b c «UK Butterflies - Large Skipper - Ochlodes sylvanus» www.ukbutterflies.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).
- ↑ (Ingelesez) «Large Skipper» butterfly-conservation.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).