Urmia (aintzira)

Urmia aintzira» orritik birbideratua)

Urmia[1] (persieraz: دریاچه ارومیه‎, Daryāche-ye Orūmiye; azerbaijaneraz: اورمیا ﮔﺆﻟﻮ, Urmiya gölü) Irango ipar-mendebaldeko aintzira da, ur gazikoa. Turkiatik gertu dago, Ekialdeko Azerbaijan eta Mendebaldeko Azerbaijan probintzien artean. Luze-zabalean, eremu osoa Iranen duten aintziretatik handiena da, 5.200 kilometro koadro baititu. Izena gertuko Urmia hiritik datorkio.

Urmia
دریاچه ارومیه (ps)
Datu orokorrak
Garaiera1.270 m
Motahypersaline lake (en) Itzuli eta Biosfera erreserba
Luzera140 km
Zabalera55 km
Azalera5.200 km²
Sakonera16 m
Bolumena45 km³
Geografia
Map
Koordenatuak37°39′43″N 45°24′18″E / 37.662°N 45.405°E / 37.662; 45.405
Estatu burujabe Iran
ProbintziaMendebaldeko Azerbaijan
Hidrografia
Betebidea
Hustubidealurruntzea
Arroaren azalera50.000 km²
Arro hidrografikoaUrmia basin (en) Itzuli

Unescok Biosfera erreserba izendatu zuen 1976an[2], baina eremuaren %90 galdu du azken urteetan, urtegien eta lur azpiko uren gehiegizko ustiatzearen eraginez[3].

Geografia

aldatu

Uharteak

aldatu

Urmia aintzirak 102 uharte ditu[4]: Aram, Arash, Ardeshir, Arezu, Ashk, Ashk-Sar, Ashku, Atash, Azar, Azin, Bahram, Bard, Bardak, Bardin, Bastvar, Bon, Bon-Ashk, Borz, Borzin, Borzu, Chak-Tappeh, Cheshmeh-Kenar, Dey, Espir, Espirak, Espiro, Garivak, Giv, Golgun, Gordeh, Gorz, Iran-Nezhad, Jodarreh, Jovin, Jowzar, Kabudan, Kafchehnok, Kakayi-e Bala, Kakayi-ye Miyaneh, Kakayi-e Pain, Kalsang, Kam, Kaman, Kameh, Kariveh, Karkas, Kaveh, Kazem-Dashi, Kenarak, Khersak, Kuchek-Tappeh, Magh, Mahdis, Mahvar, Markid, Mehr, Mehran, Mehrdad, Meshkin, Meydan, Miyaneh, Nadid, Nahan, Nahid, Nahoft, Nakhoda, Navi, Naviyan, Omid, Panah, Penhan, Pishva, Sahran, Samani, Sangan, Sangu, Sarijeh, Sepid, Shabdiz, Shahi (Eslami), Shahin, Shamshiran, Shur-Tappeh, Shush-Tappeh, Siyavash, Siyah-Sang, Siyah-Tappeh, Sorkh, Sorush, Tak, Takht, Takhtan, Tanjeh, Tanjak, Tashbal, Tir, Tus, Zagh, Zar-Kaman, Zarkanak, Zar-Tappeh, Zirabeh.

Ibaiak

aldatu

Eskualdeko ibai nagusiak:

  • Aji
  • Ghaie
  • Alamlou
  • Leylan
  • Zarrineh
  • Simineh
  • Gadar
  • Mahabad
  • Barandouz
  • Shahar
  • Nazlou
  • Rozeh
  • Zola

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Lake Oromeeh. unesco.org (Noiz kontsultatua: 2017-02-20).
  3. Stone, Richard. Feature: Saving Iran’s great salt lake. sciencemag.org (Noiz kontsultatua: 2017-02-20).
  4. Farahang-e Joghrafiyayi-e shahrestânhâ-ye Keshvar (Shahrestân-e Orumiyeh), Tehran 1379 Hs.

Kanpo estekak

aldatu