Urdaburu Mendizale Elkartea

Errenteriako mendizale elkartea da

Urdaburu Mendizale Elkartea Gipuzkoako Errenteria herrian dagoen irabazi asmorik gabeko mendizale elkarte bat da.

Urdaburu Mendizale Elkartea
Datu Orokorrak
Egoitza nagusiaErrenteria
Barne egitura
Sorrera-data1942
Bestelakoak

Kokalekua aldatu

Egoitza Errenteriako Juan de Olazabal kalearen 23. behea zenbakian du, Ereintza elkartearen alboan.

Historia aldatu

Urdaburu Mendizale Elkartea 1942ko Otsailaren 13an sortu zen Grupo de Montaña Urdaburu izenarekin. Bere sorreratik Espainiar Mendi Federazioaren (FEM) baitan zegoen Euskal-Nafar Lurralde Ordezkaritzaren (geroago egungo Euskal Mendizale Federazioa bilakatuko zenaren) kide da.

Presidenteen zerrenda aldatu

  • Arantxa Juanena, 2016-2020

Aldizkariak aldatu

Gure artean Urdaburu Mendizale Elkarteak lau hilabetean behin argitaratzen duen aldizkaria da eta bertan elkartearen jardueren berri jasotzen da: mendi irteeren egutegia, eski edo eskalada ikastaroen egun eta jarduerak, elkartearen mendi astea, mendiari buruzko artikulu orokorrak, bazkideek egindako ibilaldi, jarduera eta bidaiak, goi mendian egindako igoerak. Aldizkaria bazkideek idatzitako artikuluekin osatzen da.


Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

Kanpo estekak aldatu