Uranio pobretu

Uranio-235aren kontzentrazioa naturan aurkitzen den uranioarena (% 0,7) baino txikiagoa duen uranioa

Uranio pobretua naturan topa litekeen uranio naturalak baino Uranio-235 isotopo ehuneko baxuagoa duen isotopoen nahasketa bat da. Arma nuklearrren ekoizpenean edota zentral nuklearretarako erregai nuklear bezala erabiltzen den uranio aberastua lortzeko prozesutik ateratzen den hondakina da.

Gaur egun lurperatu edota itsaso sakonean urperatzen da, bere zati bat MOX erregaia sortzeko ere birziklatzen da. Birziklatze honek ez du beti berarekin batera etekin ekonomikorik ekartzen, baina lurpean edo itsaspean dauden hondakin kopurua murriztea ahalbideratzen du. Uranio pobretuarekiko alternatiba bat, arma nuklearrak ez ekoiztea eta zentral nuklearretan uranio naturala erabiltzea litzateke.

Oso produktu erradioaktiboa eta toxikoa da, larruazal eta biriketako minbizia ere eragin ditzake.

Ikus gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu