Under the Tuscan Sun (filma)
Under the Tuscan Sun (euskaraz Toskanako Eguzkipean), 2003ko Audrey Wells estatubatuarrak zuzendutako amodiozko drama-komedia film bat da. Frances Mayes idazlearen 1996ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Diane Lane, Sandra Oh, Lindsay Duncan eta Raoul Bova aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua
aldatuAEB, San Frantzisko, Frances Mayes (Diane Lane) bere bizitza perfektuak 180 gradutako bira eman duen 35 urteko idazlea da. Oraintxu dibortziatzeak depresio sakona eragin eta sormen blokea jasaten ari da. Patti (Sandra Oh) lagunmina Francestaz kezkatzen hasi eta Italiako Toskanan egonaldi bat oparituko dio. Behin hara ailegatuta, Frances "Bramasole" (“eguzkigura”) landetxea xarmandu eta hura erostea erabakiko du. Etxeak zaharberritze asko behar ditu baina Frances behar direnak burutzera erabakia dago. Bere bizimodu berrira egokitzen doan heinean bizilagunen artean lagunak egiten hasiko da.
Aktoreak
aldatu- Diane Lane: Frances Mayes
- Sandra Oh: Patti
- Lindsay Duncan: Katherine
- Raoul Bova: Marcello
- Vincent Riotta: Martini
- Mario Monicelli: Loredun agurea
- Roberto Nobile: Placido
- Anita Zagaria: Fiorella
- Evelina Gori: Nona Cardinale
- Kate Walsh: Grace
- Pawel Szajda: Pawel
- David Sutcliffe: Ed
- Jeffrey Tambor: Abokatua (krediturik gabe)
- Giulia Steigerwalt: Chiara
- Valentine Pelka: Jerzy
- Sasa Vulicevic: Zbigniew
- Massimo Sarchielli: Nino
- Claudia Gerini: Raguzzi andrea
- Laura Pestellini: Andrea
- Don McManus: Gizon nazkagarria
- Matt Salinger: Kidea
- Elden Henson: Idazlea
- Jack Kehler: Apartamentuko managerra
- Kristoffer Ryan Winters: David Tour Guide
- Nuccio Siano: Gianni
- Malva Guicheney: Gianniren alaba
- Dan Bucatinsky: Rodney
Kanpo estekak
aldatu- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)