Unamunoren Museo-etxea

Unamunoren Museo-etxea Espainiako Salamanca hiriko erdigune historikoan dagoen etxebizitza da. Etxea Salamancako Unibertsitatearena da eta XVIII. mendean eraiki zen. Urtetan Errektore-etxea izan zen. Oso ezaguna da bertan Miguel Unamuno bizi izan zelako kargu hori lehen aldiz bete zuenean. XX. mendeko 50. hamarkadatik idazlea Salamancan bizi izan zen garaietara eskainitako museoa da. Salamancako Unibertsitatearen Artxibategi eta Liburutegi Zerbitzuaren menpe dago.

Unamunoren Museo-etxea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Gaztela eta Leon
Probintzia Salamancako probintzia
UdalerriaSalamanca
Koordenatuak40°57′41″N 5°40′02″W / 40.96139°N 5.66722°W / 40.96139; -5.66722
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1996
JabeaSalamancako Unibertsitatea
Izenaren jatorriaMiguel Unamuno
Arkitektura
ArkitektoaAndrés García de Quiñones (en) Itzuli
EstiloaSpanish Baroque architecture (en) Itzuli
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Eraikinaren altxatzea 1758ko ekainaren 3an onartu zen, Unibertsitatearen Irakasleen Batzarrean. Eraikitzeko lanek 1758tik 1762ko abenduaren 13 arte iraundu zuten. Arkitektoa Andrés García de Quiñones izan zen, hiriko lan handien egilea, esaterako Udaletxearen eta Plaza Nagusiarena. Unamuno, greziera klasikoaren katedratikoa zen Salamancako Unibertsitatean eta 1900 errektore kargua lortu zuen. Urte horretatik etxe horretan bizi izan zen, eta bertan bere poemak eta eleberri nagusiak idatzi zituen.

1952a eraikina museo gisa moldatzeko lehen lanak egin ziren. Bigarren solairuan altzariak kokatu ziren.[1] Baita Unamunoren liburutegia bertan egokitu zen. 6.000 liburu dira eta idazleak Unibertsitatearen eskuetan utzi zituen. 1976-1977 ikasturtean etxea garai horietara egokitzeko lanak egin ziren, nolabait XX. mendeko girora moldatzeko. 1996an museoa publikoari ireki zitzaion.

Ezaugarriak aldatu

Eraikina Libreros kalearen eta Calderón de la Barca kalearen izkinak dago, antzinako Eskola Nagusien eskuineko fatxada nagusiaren eskuineko aldean. Apainketa nagusia ateladan ikus daiteke: Salamancako Unibertsitatearen armarria, "OMNIVM SCIENTARVM PRINCEPS SALMANTICA DOCET" lemarekin.

Eraikinak laukizuzeneko oinplanoa du, bi solairuekin. Behekoan Areto Ofiziala dago; horretan Unibertsitateko klaustroak egiten ziren eta orain musika katedra da. Lehen solairuan etxebizitza eta bulegoak daude.[2]

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Julián Álvarez Villar, (2001), La Universidad de Salamanca: arte y tradiciones, Salamanca, 124 or.
  2. Velasco Sánchez, José-Tomás (2015), Guía de los Museos de Salamanca. Una visita alternativa. Salamanca a través de sus Museos. Madril, Bubok Publishing. ISBN 978-84-686-6710-2

Kanpo estekak aldatu