Un conte de Noël
Un conte de Noël 2008ko Jacques Audiard frantziar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Sinopsia aldatu
Istorioak testuinguru konplexua du. Hezur-muineko transplantea behar duen haur gaixo bat duen bikote batek bere hirugarren semea, Henri, erditzea erabakiko du, bere muina emateko bateragarria izango den itxaropenarekin. Haur berria, ordea, bere anaiarekin bateraezina da, zazpi urterekin hiltzen baita. Laugarren semearen jaiotzarekin, gaixoaren galeraren dolua apurka-apurka ahitzen da. Urte batzuk geroago, ama ohartzen da gaixotasun berak jo duela, eta emaile baten bila dabil seme-alaben artean, jada helduak eta istorio paraleloekin. Henri, ustekabean itzultzen dena bere familiarekin Gabonak igarotzeko, dohaintzarako egokiena da. Hala ere, prozesua ez da erraza, ebakuntzak ama salba dezakeen bezala, bere bizitza ere amai baitezake. Henrik, bere aldetik, ez du harenganako inolako maitasunik.
Pertsonaiak aldatu
- Catherine Deneuve: Junon.
- Jean-Paul Roussillon: Abel.
- Mathieu Amalric: Henri.
- Anne Consigny: Elizabeth.
- Melvil Poupaud: Ivan.
- Emmanuelle Devos: Faunia.
- Chiara Mastroianni: Sylvia.
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |