Ume (ibaia)
(«Ume ibaia» orritik birbideratua)
Ume (suedieraz: Ume älv) Suediako iparraldeko ibaia da, herrialdeko hirugarrena luzeran. Botniako golkoan itsasoratzen da.
Ume Ume älv | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 467 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 65°57′18″N 15°01′15″E / 65.955055°N 15.020808°E |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Västerbottengo konderria |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 26.814,8 km² |
Arro hidrografikoa | Umeälven basin (en) |
Ur-emaria | 450 m³/s |
Lakuak | Storuman Lake (en) , Q15286467 , Q15286470 eta Överuman (en) |
Bokalea () | Kvarken |
Ibilbidea
aldatuÖveruman aintziran sortzen da 525 metrotako altueran. Storuman aintzira zeharkatzen du eta Vindel eta Juktå ibaien urak hartzen ditu. Tärna, Umeå eta Vännäs hiriak ureztatzen ditu.[1]
Egurgintza industria
aldatuJames and Robert Dickson eskoziarrak 1830 hamarkadan iritsi ziren Umeå udalerriko Baggböle herrixkara eta egurgintza negozioa ezarri zuten. Ibaiko ura erabiltzen zuten bi zerrategi eraiki zituzten. Halakoa izan zen beren jarduera suedieraz baggböleri hitza sortu zela "deforestazioa" esateko. Zerrategiek maiatzetik urrira egiten zuten lan eta 170 langile hartzen zituen.
Iruditegia
aldatu-
Umeå.
-
Baggböleko zerrategia.