Ultras Yomus Valentzia CF futbol taldearen eskuin muturreko taldea da, 1983 an sortua eta 500 kide dituena. Sortu zenean, ipar fondora joaten zen pertsonai bitxi bat, Hic Sunt Yomu. Pertsonai honi homenaia egin nahian, taldeari izen hau jarri zioten, Hic Sunt Ultra Yomus.

Ultras Yomus
Datuak
MotaUltra
HerrialdeaEspainia
Twitter: Ultrayomus Edit the value on Wikidata

Historia aldatu

Lehenengo Urteak aldatu

1983-1984 ko denboraldian, Real Betis taldearen kontrako partiduaren bukaeran, gazte batzuk bildu ziren eta talde berritzaile bat sortu zuten. Garai horretan, gizon berezi bat joaten zen eta berari homenaldia eginez,Yomus izena jarri zioten taldeari.

Lehenengo urteetan bandera handiekin eta bengalekin besterik ez ziren ibiltzen, baina beraien ideologia hori baino hurrunago zebiltzan. Kataluniar kulturarekin zerikusia zuen edozer gorrotatzen zuten eta Mestallatik kanpo errespetatuak izatea lortu zuten.

Ondorengoak aldatu

Urteak pasa ziren, eta bigarren mailan sartu ziren. Mundu guztiaren iritzia argi zegoen, Ultra Yomus taldea behera egingo zuen. Hala ere, guztiz kontrakoa gertatu zen, ohikoena dirudi ez duen arren, kide kopurua handitu egin zen, ia 300 pertsonetara iritsiz.

Futbolean, kirol guztietan bezala, garai onak eta txarrak daude eta gorabehera handiko momentuak jasan zituzten.

91/92-ko denboraldian, Ultra Yomus taldea desagertu zen. Urte horretan zeunden buruzagiak alde egin ziren, eta taldea bakarrik utzi zuten. Hurrengo denboraldian, beste gazte talde bat sartu zen eta taldearen buru bihurtu ziren. Bazirudien buru aldaketa horrekin egonkortasuna lortu zutela, baina hurrengo urtean Valentziaren zuzendaritza aldatu egin zen, eta horrekin batera, berriro ere, Ultra Yomus taldea ezegonkortu zen.

94/95-ko denboraldian Valentzia lehenengo finalera iritsi zen. Ezin izan zuen, ordea, Erregearen kopa irabazi, baina partidu horren ondoren, ia astebururo etxetik kanpo ziren partidu guztietara laguntzen zuten.

98/99-ko denboraldian Valencia CF Erregearen kopa irabazi zuen seigarren aldiz, eta kontrako giro bat biziko da hemendik aurrera zelaian. Hurrengo denboraldian, kideen gogoak aldendu ziren, eta gero eta eserleku libre gehiago zeuden Mestallan.

Urte hori pasa ondoren, gorabehera asko jasan zituzten, baina oraindik ere zutik jarraitzen dute, bere futbol ekipoa behar den bezala animatzen.

Ideologia aldatu

Bere ideologia politikoa espainiar nazionalismoa eta Valentziako erregionalismoa aldarrikatzen dute, hauek oso eskuindarrak dira. Bere jarraitzaileetako askok skinhead-k dira, honekin kontrako taldeen aurkako biolentzia erabiliz (beste ultrak batez ere), ezkerreko ideologia dutenekin eta nazionalista katalanekin izan dituzte arazo gehienak.

Euren aurrekariak 1970eko hamarkadko amaieran kokatzen dira gazte talde batek Valentziako talde batek bandera batzuekin futbol taldea animatzen hasi zenean. Garai hartan partidu guztietara joaten zen gizon baten oroimenean jarri zuten izena Yomus, Hic Sunt Ultra Yomus.

Bakarrik daukate harreman ona, Gijoneko Real Sportingeko Ultra Boyekin eta Logroñeseko Gaunas Sur-ekin.

Nola egiten dute sistemaren aurka? aldatu

Sistemari aurre egiteko batez ere immigranteen kontrako ekintzak bideratu dituzte, (batez era ipar Afrikarren kontra). Skinheaden ideologia antzekoa jarraitzen dute eta hauekin identifikatuak sentitzen dira.

Kanpo estekak aldatu