Ujjain Indiako erdialdeko hiria da, Madhya Pradesh estatuan, Sipra ibaiaren ertzean, Vindhya mendien iparraldean. Unibertsitatea du, eta ehungintza da ekonomia jarduera nagusia. Astronomia-behatokia izan zen. Hinduismoaren zazpi hiri santuetako bat da.

Ujjain
hiria
Mahakal Temple Ujjain.JPG
Administrazioa
Herrialdea India
Indiako estatuaMadhya Pradesh
Division of IndiaUjjain division
Indiako barrutiUjjain barrutia
Geografia
Koordenatuak23°10′58″N 75°46′38″E / 23.1828°N 75.7772°E / 23.1828; 75.777223°10′58″N 75°46′38″E / 23.1828°N 75.7772°E / 23.1828; 75.7772
Azalera157 km²
Altuera490 m
Demografia
Biztanleria515.215 (2011)
Dentsitatea3.281,62 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia734
Ordu eremuaUTC+05:30

HistoriaAldatu

Malwako hiriburua izan zen IX. menderaino. 1245. urtean Delhiko sultanek suntsitu zuten. XVIII. mendean marathen mende geratu zen, eta haien hiriburuetako bat izan zen.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu