Maratha Indiako kasta bat da, gizarte mailen artetik erdialdekoa. Marathak Indiako mendebaldean bizi dira, nagusiki Maharashtra estatuan. Marathi hizkuntzaz mintzatzen dira, eta nekazariak, lurjabeak eta soldaduak dira gehienak. Hiru adiera ditu maratha hitzak: marathi hizkuntzaz mintzatzen den lurraldean, hango kasta nagusia adierazteko erabiltzen da; Maharashtra estatutik kanpora, marathi hizkuntzaz mintzatzen den lurraldea adierazteko, eta historian, Shivaji maratha buruzagiak VII. mendean sortu zuen inperioa izendatzeko.

Mumbaiko familia maratha bat, 1880 inguruan

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu