Ugarritza[1] (edo «Ugarritze») Errenteria inguru bat da, Oiartzun ibaiaren ertzean kokatua, eta Olibet[2] eta Etxeberrieta[3] (maiz Casas Nuevas) auzoak barne hartzen dituena. Azken izen horiek erabiliagoak dira, Ugarritza izena XX. mende hasieratik galduz joan da eta.

Ugarritza
 Euskal Herria
Olibet auzoaren ikuspegia
Map
Kokapena
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriaErrenteria
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°18′51″N 1°53′54″W / 43.31403°N 1.89828°W / 43.31403; -1.89828
Demografia

Auzoaren izena antzinako ontziola batzuei dagokie, Errenteriako harresietatik kanpo geratzen zirenak.

Zentzu zabalean Ugarritza, auzoa baino, Errenteriako ibaiertzeko ingurune oso bat da. Lezoko udalerria eta Oiartzun ibaiaren artean kokatzen da. Bertan, Renfeko tren-geltokia (Lezo-Errenteria izenekoa) eta Papresa paper-lantegia daude.

Auzoaren sorrera aldatu

Auzo honetan 1.500-2.000 etxebizitza eraiki zituen paper-lantegiak XX. mendeko bigarren erdian. Paper-lantegia bera izan zen etxebizitza guzti horien sustatzailea, bere langileei inguruan kokatzeko erraztasuna emateko. Ofizialki ez, baina herrian auzo garbi eta eraiki berri honi "Orereta" deitzen zitzaion, ordura arte herrian zegoen gune zaharreko "Errenteria" izenarekin kontrastea egiteko.

Panier Fleuri jatetxea eta aparkalekua aldatu

Panier Fleuri jatetxe ospetsua auzo honetan egon zen kokatua. Bertako auzoko bataio eta eztegu gehienak bertan ospatzen ziren. Ibaiaren ondoan zegoenez, ibaiak galera handiak sortu zizkion kupeletan eta XX. mendeko bukaeran Donostia aldera mugitu zuten jatetxea. Jatetxea zegoen tokian, orain "Panier" aparkalekua dago.

 
Olibeten beste ikuspegi bat.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa