Udaberri-lore usaindun
Udaberri-lore usaindun edo Sanjose-lore usaindun[1] (Primula veris) Primulazeo familiako landare loreduna da, jatorriz Europa hego eta mendebaldeko Asiako eskualde epeletakoa dena.[2]
Udaberri-lore usaindun | |
---|---|
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Plantae |
Ordena | Ericales |
Familia | Primulaceae |
Generoa | Primula |
Espeziea | Primula veris |
Datu orokorrak | |
Gizakiak ateratzen dizkion produktuak | primula flower (en) ![]() ![]() ![]() |
Deskribapena
aldatu25 cm-ko altuera hartzen duen landare bizikorra da. Hosto erroseta bat dauka eta habitat egokietan gutxi gorabehera hostoiraunkorra da.
Hostoak 5-15 cm luze dira eta 2-6 cm zabal. 9–15 mm-ko diametroa duten usain gozoko loreak ditu. Loreak hori ilunak izan ohi dira, baina aldaera gorri eta laranjak ohikoak dira naturan.
Bestelako izenak euskaraz
aldatuTokian tokiko izena du landare honek nafar Pirinioetan. Esate baterako, basantxurro (Zaraitzu eta Erronkariko ibarretan) edota martxoka (Erronkariko ibarrean). [3]
Habitata
aldatuEremu zabaletan aurkitzen da, zelaietan, kostaldeko dunetan eta labarretan.
Iruditegia
aldatu-
Infloreszentzia.
-
Loreak.
-
Hostoak.
-
Lore gorridun barietatea.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2011]
- ↑ Anderberg, Arne. Primula veris L.. Naturhistoriska riksmuseet, Stockholm.
- ↑ (Gaztelaniaz) Portús, Pablo Orduna; López, Virginia Pascual. (2018). «Estudio etnofitonímico del valle pirenaico de Roncal (Navarra)» Botanica Complutensis 42: 125–148. doi: . ISSN 1988-2874. (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).