Uallach ingen Muinecháin
Uallach ingen Muinechain (934an hil zen) Irlandako poeta eta Ollamh Érenn izan zen, Irlanda gaelikoan. Ollamh Érenn-en kargua, edo Ollam buruzagia (literalki Irlandako "handiena"), literatura eta historiako bardo edo olerkari bati zuzendutako titulu profesionala izan zen. Tribu buruak guztiak bazeukaten bat eta probintzia bateko Ollam buruzagia probintzia horretako Ollam guztiak zeuden haren menpe eta gizarte maila probintziako erregearen baliokidea zen.[1]
Uallach ingen Muinecháin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | IX. mendea |
Herrialdea | Irlandako Errepublika |
Heriotza | 934 ( urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Irlandako gaelera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Uallach Dingle penintsulakoa zen, Kerry konderrian, eta Irlandan banfhile (poeta) gisa deskribatu zen Inisfallenen urte-liburuko nekrologian. Gaelikoaren iturrietan emakumezko olerkarien presentzia urria nabarmentzen da, eta ia ez da bere bizitzako ezer edo haren lanik ezagutzen.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Meek, Christine; Simms, Katharine. The fragility of her sex? : medieval Irishwomen in their European context. Dublín: Four Courts Press, 1996. ISBN 1851821724
- Uallach ingen Muinechain, Maire Ni Dhonnchadha, , Irlandako entziklopedia, p. 1087, Dublin, 2003.