URO VAMTAC (Vehículo de Alta Movilidad Táctico) 4×4 helburu anitzeko ibilgailu militarra da, UROVESAk Santiago de Compostelan ekoizten duena. Estatubatuar Humveeren kontzeptuan oinarrituta, hamabost urte geroago garatu zutenez, teknologia garatuagoa erabiltzen du. Gaur egun Espainiako Indar Armatuen hornidura-ibilgailua da.

URO VAMTAC
Fabrikazioa
FabrikatzaileaUROVESA (en) Itzuli
Ekoizpen osoa4.000
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Historia
Zerbitzuaren hasiera1998

Lur orotako prestazioek eta mugikortasun handiko ezaugarriek aparteko gaitasuna ematen diote oso eremu malkartsuetan eta karga betean abiadura handietan mugitzeko. VAMTAC Afganistanen, Iraken, Kosovon, Kongoko Errepublika Demokratikoan edo Libanon egon da zerbitzuan, Espainiako Indar Armatuek edo Portugal, Errumania eta Maroko bezalako beste batzuek erabilita.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.