Titonido (Tytonidae) hegazti estrigiformeen familia bat da. Bi azpifamiliek osatzen dute, Tytoninae eta Phodilinae izenekoak, genero bana dutenak.

Tytonidae
Tyto alba tylluan wen detail.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaAves
OrdenaStrigiformes
Familia Tytonidae
Ridgway, 1914
Azpibanaketa

30-53 cm izaten dira luze. Buru handi biribila dute, oso higikorra eta gainaldetik zapalduxea; begiak buruaren aurrean dituzte eta horien inguruko ile-lumak bihotz forman, kolorez zuriak. Mokoa eta atzaparrak oso zorrotzak eta kakotuak dituzte. Kolorez, bizkarralde marroi argi eta sabelalde zurikoak izaten dira. Bi ipar buruetan eta ozeanoetako uharteetan izan ezik mundu guztian bizi dira.

EspezieakAldatu

ErreferentziakAldatu